Eduki publikatzailea

Atzealdea Euskaraz barra barra ihes gela

Twitter

‘17. LOGELA’ IHES GELA IBILTARIA ZARAUTZEN IZANGO DA EKAINAREN 21ETIK 23RA

2024/06/19

Eusko Jaurlaritzaren ‘Euskaraz barra-barra’ ekimenaren eskutik, 17. LOGELA ihes-gela ibiltaria Zarautzen izango da ekainaren 21etik 23ra. Datorren asteburuan zehar, Malekoian, Dama parean, kokatuko da

Herri bakoitzeko 20 txanda egongo dira, eta saio bakoitzean gehienez 5 lagunek parte hartu dezakete parte espazioari eta jokoaren ezaugarriei behar bezala erantzuteko.

16 urtetik gorakoa den eta euskara ulertu edota hitz egiteko gai den edonork, mugarik gabe, parte hartu dezake ihes-gelan. Gurpildun aulkia behar dutenek ere irisgarritasuna bermatuta dute.

Bestalde, saio bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du eta denbora tarte horretan ihes-gelatik irtetea lortu ezean, amaitutzat emango da jokoa.

Euskaraz barra-barra ekimena

Herritarrek euskaraz hitz egin dezaketen guneak identifikatzen dituen ikurra da Euskaraz barra-barra. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak, Hiruko Itunaren barruan, Euskaraz barra-barra marka sortu dute. Marka berri honek merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzen ditu. Kontsumitzailea erdigunean jarri eta estres linguistikoa murrizteko helburuarekin, Euskal Herri osora zabalduko da egitasmoa. Euskara gaitasuna identifikatuko eta aitortuko duen marka bateratu da, euskararen lurralde guztietara zabalduko dena.

Euskaraz barra-barra ikurraren helburua da bezero euskaldunei adieraztea euskaraz egiteko aukera dutela ikurra duten establezimendu edo entitateetan izan ere, marka duten guneetan bermatuta egongo da euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa dagoela uneoro. Euskal Herriko ahalik eta establezimendu gehienetan euskara erabiltzeko aukera bermatzea da erronka nagusia.

Zarautzen, jada 31 establezimenduk eman dute izena Euskaraz Barra-Barra ekimen honetan, herrian zehar orotariko denda, taberna eta bestelako zerbitzuetan euskararen erabilera sustatzeko. hauek dira izena eman duten establezimendu zarauztarrak:

Kikara, Otamendi, Zuazo, Orbegozo, Txiki Polit, Arrano, Labe Goxo, Andatza, Telesforo, Mandabide, Basarri, Labe Goxo, Borda Ardoak, Santos Zarautz Estudioa Makarius SL, Garrastazu Optika eta Audiologia, Elene Ileapaindegia eta Estetika, Orizar Burdindegia, Arizia, Neie Ileapaindegia eta Estetika, Suna okindegiak, Okamika, Gau Txori, Optika Zarautz, Masta, Isabel, Sanz Enea, Eguzki, Azkuelek, Andere, Moor Surf Eskola, Lukas Ardotegia, Olatu Gain, Itxaso eta Lukas.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010