Eduki publikatzailea

Atzealdea 37 Basarri bertsopaper saria

Twitter

ABIAN DA BASARRI BERTSOPAPER SARIAREN 37. EDIZIOA

2021/05/18

Zarauzko herria bertsolarien sehaska eta iturri izan da urte askotan, eta arrazoibide horretatik,  Basarri Bertsopaper lehiaketa antolatzen jarraitzen du Zarauzko Udalak, haiek hasitako ahozko zein paperezko kultur emariari bide egin nahian. 37. edizioa da aurtengoa, eta urte hauetan guztietan jorratutako helburu berak ardatz izaten jarraitzen dute: euskara eta bertsolaritza sustatzea, eta euskal sormenean eragitea.

Basarri Bertsopaper lehiaketak herritarren sormenerako gogoaz eta lanerako asmoaz baliatu nahi du, euskal literaturak behar duen laguntzean eta elkartasunean bere ekarpena egiteko.

Edonork parte har dezake lehiaketan, eta parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, bi lan aurkez ditzakete. Saria 1.800 eurokoa izango da, eta epaimahaian Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Haritz Mujika egongo dira jasotako lanak baloratzen. Lanak aurkezteko epea irekita dago dagoeneko, eta bertsoak ekainaren 27ra bitartean aurkez daitezke. Sari-banaketa uztailean izango da, bertso-astearen baitan.

Iaz bezala, bertsopaperak emailez soilik aurkeztu ahalko dira, osasun-neurriak bermatzeko. Parte hartu nahi izanez gero, xehetasun guztiak deialdiaren oinarrietan aurki daitezke, Zarauzko Udaleko web orrian (zarautz.eus).

Informazio gehiago Zarauzko Udaleko Kultura Departamentuan: 943 00 51 20 / kultura@zarautz.eus.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010