Eduki publikatzailea
Eguzki Izarra - 36 Etxebizitza Tasatuen zozketa
Informazioa
2023/05/5 -> Esleituriko etxebizitzak
Zozketan suertaturiko zenbaki bakoitzari esleituriko etxebizitzen zerrenda argitaratu da.
Zozketa - ESLEITURIKO ETXEBIZITZAK
2023/04/28 -> Zozketaren emaitzak
Zozketan suertaturiko zenbakien zerrenda argitaratu da.
2023/04/26 -> Zozketa
2023/04/20 -> Zozketaren deialdia
Iñurritzako 24 Babes Ofizialeko Etxebizitzen eta Tasaturiko 36 etxebizitzen zozketa apirilaren 26an, asteazkena, gauzatuko da. Zozketa zuzenean jarraitzeko aukera izango da Modelo Aretoan, 17:30etik aurrera, edo streaming bidez.
Zozketa - 36 ETXEBIZITA TASATUEN ZOZKETARAKO ZENBAKIAK (1. kupoa)
Zozketa - 36 ETXEBIZITA TASATUEN ZOZKETARAKO ZENBAKIAK (2. kupoa)
Zozketa - ETXEBIZITZEN ZERRENDA (1. kupoa)
Zozketa - ETXEBIZITZEN ZERRENDA (2. kupoa)
2023/04/19 -> Behin betiko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira, eta onarturiko eskaera hauek izango dira jarraian egingo diren zozketan sartuko direnak. Datozen egunetan, eskaera bakoitzari ausazko zenbaki bat esleituko zaio, eta hori erabiliko da zozketa bidez sustapeneko etxebizitzak esleitzeko oinarri gisa.
Behin betiko zerrendak - EBAZPENA
Behin betiko zerrendak - ONARTUAK (1 kupoa)
Behin betiko zerrendak - ONARTUAK (2 kupoa)
2023/03/24 -> Behin-behineko zerrendak
Partaide onetsi eta baztertuen behin-behineko zerrendak argitaratu dira. Zerrendak hamar egun baliodunez argitaratuko dira Zarauzko Udaleko iragarkien taulatan eta Udalaren webgunean, baita Zarautz-lurren bulegoan ere.
Hamar eguneko epea egongo da erreklamazioak aurkezteko, 2023ko martxoaren 27an hasiko da eta 2023ko apirilaren 12a izango da azken eguna erreklamazioak aurkezteko. Erreklamazioa idatziz egin beharko da Zarautz Lurren bulegoan, bakoitzaren arrazoiak oinarritzeko egokitzat jotzen diren dokumentu frogagarriekin batera.
Behin-behineko zerrendak (Ebazpena) - IÑURRITZAKO ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
Behin-behineko zerrendak (Onartuak 1 kupoa) - IÑURRITZAKO ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
Behin-behineko zerrendak (Onartuak 2 kupoa) - IÑURRITZAKO ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
2023/02/23 -> Prozeduraren inguruko informazio gehigarria
Martxoaren 22tik aurrera, behin behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira eta 10 lan eguneko epean antzemandako akatsak zuzendu ondoren, behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Zozketa apirila bukaeran izango dela aurreikusten da. IÑURRITZA eremuan etxebizitzak esleitzeko 2 prozedurentzat (24BOE eta 36 ET), zozketarako deialdi bakarra egingo da. Halaber, 2 zozketak ekitaldi berean egingo dira eta 2 prozeduretan izena eman duten pertsona guztiek bi zozketetan parte hartuko dute.
Ondorioz, norbaiten zenbakia 2 zozketetan zorteduna balitzateke, bietako bati uko egin beharko lioke. Kasu honetan, uko egiteak eragiten dion etxebizitza, itxaron zerrendan dagoen pertsonaren esku jarriko da.
2023/02/20 -> Oinarriak argitaratu
2023ko otsailaren 20ean argitaratu dira zozketaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Gaurtik aurrera 30 egun naturaleko epea zabaltzen da Tasaturiko Etxebizitza hauen zozketan izena emateko. Izen ematea gauzatzeko azken eguna martxoaren 22a izango da.
Oinarriak - IÑURRITZAKO ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
Behin behineko kalifikazioa - 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
Izen emateko inprimakia - 36 ETXEBIZITZA TASATUAK
INFORMAZIOA
2023ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak onespena eman zion Amenabar Taldeak sustaturiko 13.2 —Iñurritza— areako Eguzki Izarra jarduera integratua urbanizatzeko proiektuari. Sustatzaileak dagoeneko aurkeztu du Udalean babesturiko etxebizitzen proiektua, eta zozkatuko diren etxebizitzen programa honela banatuta dago:
- ERREGIMEN AUTONOMIKOKO 36 ETXEBIZITZA TASATU:
- Bi logelako 2 etxebizitza, mugikortasun murriztu iraunkorra duten pertsonentzat gordetakoak (etxebizitza egokituak).
- Bi logelako 7 etxebizitza.
- Hiru logelako 27 etxebizitza.
Udalak Zarautz Lur, S.A. Udal Etxebizitza Bulego Publikoari enkargatuko dio Etxebizitza Tasatuen eskatzaileen zerrenda sortzea. Esleipen-prozeduraren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik, 30 egun naturaleko epea irekiko da ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitzak esleitzeko Zerbitzu Publikoan izena emanda dauden pertsonak eta bizikidetza-unitateak zerrendetan sartu ahal izateko.
Zerrendan izena emateko, eskatzaileek honako baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:
- ETXEBIDE Babes Publikoko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoaren Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea zozketaren oinarriak onartu ziren egunerako.
- EGOITZA: Zarautzen erroldatuta egon beharra. Zozketaren oinarriak onartu ziren egunetik zenbatzen hasita, etengabe gutxienez 5 urtez edo, etenaldiekin edo gabe gutxienez 10 urtez egon beharko du erroldatuta bizikidetza-familiako kideren batek.
- ERRENTA: 2021eko ekitaldiko diru-sarrera haztatuak hartuko dira kontuan eta Erregimen Autonomikoko Etxebizitza Tasatuen onuradunen gehienezko diru-sarrera haztatuak 50.000 euro izango dira eta gutxienekoak, aldiz, 15.000 euro.
Izen ematea
Eskaera orria modu presentzialean aurkeztu daiteke Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14) edo modu telematikoan, Udalaren web atariko egoitza elektronikoaren bitartez.
Pertsona edo bizikidetza-unitateko eskaera bakarra onartuko da. Dokumentazio guztia salerosketako kontratu pribatua sinatu baino lehen aurkeztu beharko da.
Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emateko eskaera, eskaera-eredu ofizialean aurkeztuko da. Eredu hori eskura egongo da Zarautz-lurren bulegoan (Salegi kalea 14), Amenabarren bulegoetan (Donibane plaza 7), udal webgunean eta sustatzailearen webgunean.
Prezioak
Etxebizitza Tasatuen gehienezko prezioa 258.377,27 eurokoa (BEZ gabe) izango da. Etxebizitzarekin batera, garajea eta trastelekua gehitu beharko dira prezio honetara.
Zarautz Lur
Salegi kalea 14, 20800 Zarautz
943 00 51 29
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera -> 8:30 - 14:30.
Asteazkenak -> 16:00 - 18:00.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010