Eduki publikatzailea
Atzealdea 35 Udako Musikaldia
MUSIKA KLASIKOAZ GOZATZEKO AUKERA APARTA 35. UDAKO MUSIKALDIAN


2023/07/26
Abuztuan ospatuko da 35. Udako Musikaldia Zarautzen eta, honekin, musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta izango dute uda honetan zarauztar zein bisitariek Santa Klara elizan.
Guztira, bost kontzertu izango dira abuztuan zehar, ikus-entzuleei musika klasikoa bere zabaltasunean eskainiko diotenak. Lehena abuztuaren 4an izango da, Ensemble Soinuaren Bidaia Quintet taldearen Topaketak emanaldiarekin.
Abuztuaren 11an Joxan Goikoetxea eta Euskamerata izango dira Ez dok, badok: Oteizaren mailua kontzertua eskainiz. Kontzertuan, besteak beste, Aita Donostia, V.Zolotaryov, J.S.Bach, R. Sakamoto eta A.Valverde bezelako musikarien konposizioak interpretatuko dituzte.
Abuztuaren 18an Trio Arriagaren biolin, biolontxelo eta piano kontzertuaz gozatzeko aukera izango da Santa Klarako elizan eta abuztuaren 25, aldiz, Judith Jauregi pianojole donostiarraren txanda izango da.
Santa Klarako organoa
Santa Klarako komentuaren eta inguruko lurren erosketaren ondoren, Zarauzko Udalak bertan dauden elementuen azterketa eta berrikuntza prozesua abian jarri du. Honen baitan, Santa Klara elizako organoa zaharberritu eta konpontzea gauzatu da. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak adierazi duenez, “Santa Klarako gune eta elementuak aztertzerako garaian bertako elizako organoak konponketa beharra zuela ikusi genuen eta ehun urtetik gorako musika instrumentu hau berreskuratzeko lanak abiatu ditugu. Behin lanak amaituta, zarauztarrei herriko altxor hau aurkezteko, Udako Musikaldiaren programa organo kontzertuarekin amaituko dugu”.
Eliza honetan aurkitzen den organo hau 1894. urtean instalatu zen eta, nahiz eta bere osotasunean mantendu, hainbat elementuk konponketak behar zituzten. Hori dela eta, Zarauzko Udalak 16.274,50 euroko (BEZ barne) inbertsioa egin du organoa zaharberritu eta konpontzeko.
Ondorioz, organo berritua jendaurrean erakusteko asmotan, abuztuaren 27an 35. Udako Musikaldiari amaiera emango dion organo kontzertua eskainiko da Benantzi Bilbao organojole bizkaitarraren eskutik.
Gonbidapenak Modelo Aretoan
Udako Musikaldiak bere antolakuntzan izango duen berritasunetako bat gonbidapenena izango da. Aurten. Musikaldiko kontzertuetara joan ahal izateko, Modelo Aretoan eskuratu ahal izango diren gonbidapenak hartu beharko dira.
Gonbidapen hauek abuztuaren 4, 11, 18 eta 25ean jaso ahal izango dira Modelo Aretoan, 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era.
Musikaldiko kontzertuak Santa Klarako elizan gauzatuko dira eta 230 pertsonentzako aforo mugatua izango da.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010