Eduki publikatzailea
Atzealdea 24-25 igeriketa ikastaroen izen ematea
ASTELEHENEAN IREKIKO DA ARITZBATALDE KIROLDEGIKO 2024/2025 IGERIKETA IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA
2024/07/19
2024/25eko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea uztailaren 22tik abuztuaren 31ra bitarte egongo da zabalik. Plazak zozketa bidez adjudikatuko dira. Ikasturtean egingo den zozketa bakarra izango da, hurrengo hiruhilekoetarako beste prozedura bat jarraituko da eta (aritu gabeei lehentasuna emanez eta arituen artean barne zozketa baten bitartez zerrendak osatu eta plazak hurrenkera horretan eskainiz). Aldaketa horrek kudeaketa arintzea, erraztea eta optimizatzea ditu helburu. Prozeduraren inguruko zehaztapen guztiak eskuragarri daude Aritzbataldeko harreran.
Zozketaren emaitzak irailaren 6rako argitaratuko dira ohiko bideetan, hots, Zarauzko Udalaren webgunean zein Aritzbataldeko oharren panelean. Ikastaroak urriaren 7an hasiko dira. Informazio gehiago nahi duenak Aritzbataldeko harreran galdetu dezake edota 943.00.51.23 telefono zenbakira deitu.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010