Eduki publikatzailea
Atzealdea

2030 Ekintza plana bilera

Twitter

ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOAREN BAITAN ZIRRIBORRATU DEN EKINTZA PLANA AZTERTZEKO HERRITARREKIN BILERA

2022/06/10

Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren inguruko parte-hartze prozesua azken txanpan da. Zarauzko Udalak orain arte jasotako ideiak aintzat hartu dituen ekintza plana osatu du, eta orain, azken urrats batean, ekintza plana behin betirako onartzea falta da. Prozesu hori bideratzeko Udalak bilera erronda mailakatua hasi du. Hiru bilera egingo dira: maila politikoan, teknikoan eta herri mailan.

Hain zuzen, herritarrekin kontrastea egiteko, haien ekarpenak jasotzeko eta ekintza plana aberasteko, bilera antolatu du datorren astean, ekainaren 16an, 18:30ean HAZ bulegoan. Bilera horretan, orain arteko landutako ekintza plana aurkeztuko da eta garrantziaren arabera, lehentasunak identifikatzeko eskatuko da. Ondoren, herritarrek ekarpenak egiteko aukera izango dute, eta euren lehentasunak identifikatzeko.

Bilera erronda guztia amaituta, Udalak behin betiko ekintza plana aurkeztuko du. Ongi bidean, hilabetea bukatu aurretik izango du ekintza plana guztiz definituta.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010