Eduki publikatzailea

Atzealdea 2030 Diagnostiko fasea

Twitter

ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOAREN DIAGNOSI FASEA MARTXOAREN 17AN AMAITUKO DA PARTE HARTZEKO ESPAZIO IREKIAREKIN

2022/03/11

Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren lehenengo fasea datorren ostegunean, hilak 17, amaituko da herritar orori zuzendutako entzuteko espazio espezifiko irekiarekin. Saio honekin amaituko da Udalak 2030 Agenda Globalaren baitan etorkizuneko Zarautz irudikatzeko Udalak abian jarri duen hausnarketa-prozesu partekatuaren lehenengo fasea.

Martxoaren 17ko saioa otsaileko azken astean eta martxoko lehenengoan egin diren entzuteko espazio espezifikoak osatzera dator. Azken saio horietan, Zarauzko Udala pentsaera eta joera desberdineko herritarrekin elkartu da eta bertan, besteak beste, esparru ezberdineko eragile sozialen testigantzak jaso ditu. Tartean izan dira osasun arloko eragileak, kirol arlokoak, ingurumenekoak, enpresariak, inklusio sozialeko profesionalak…

Entzuteko espazio espezifiko horietan, herritarrek udalerria nola ikusten duten eta etorkizunean nola ikusi nahiko luketen azaldu dute. Antolatzaileek oso balorazio positiboa egin dute, batez ere izaera eta joera askotariko zarauztarren testigantzak jasotzeko aukera izan dutelako. “Narratiba eraikitzen joateko baliagarria izan da ekimena, eta horretaz gain, gure ikuspuntuak aberasteko eta, batez ere, herritarren iritzia ezagutzeko”, adierazi dute saio hauek gidatzeko ardura izan dutenek.

Izena ematea, derrigorrezkoa

Datorren martxoaren 17an Etxezabalako bilera aretoan 18:30etatik aurrera antolatu den parte hartzeko espazio irekira etorri ahal izateko izateko, beharrezkoa da aurrez izena ematea 943 005 134 telefono zenbakira deituz edo partehartu@zarautz.eus posta elektronikora idatziz. Izena emateko azkeneko eguna martxoaren 15a da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010