Eduki publikatzailea
Atzealdea 2030 Diagnostiko
ESKURAGARRI DAGO ZARAUTZ 2030 PLAN ESTRATEGIKOAREN DIAGNOSTIKOA


2022/05/18
Zarautz 2030 plan estrategiko aurrera doa eta gaur arratsaldean jendaurrean aurkeztuko da Diagnostikoaren dokumentua Herritarren Arreta Zerbitzuko bilera gelan egingo den saio irekian. Saio honetan, orain arte emandako pausuak eta jasotako ekarpenak aurkeztuko dira eta etorkizuneko erronken inguruan lan egingo da.
• Eguna: Maiatzaren 18a (asteazkena)
• Ordua: 18:30-20:00
• Tokia: HAZ bulegoa, Zarauzko Udala (Etxezabala)
Jada eskuragarri daude Zarauzko Udalaren webgunean, Agenda 2030 atalean, Garapen Jasangarrirako Helburu (GJH) bakoitzaren inguruan osaturiko diagnostikoak. Dokumentu hauetan, 17+1 GJH-etan Zarautzen gaur egun dagoen egoeraren analisia egiten da. Honez gain, GHJ bakoitzeko ekarpen txosten bat ere aurki daiteke, diagnostikoaren puntu nagusiak aurkezten dituena.
Amaitzeko, gogoratu webgunean, parte hartu atalean, Zarautz 2030 egitasmoari ekarpenak on line egiteko aukera irekita dagoela.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010