Eduki publikatzailea

Atzealdea 2026 Inauteriak

Twitter

BADATOZ INAUTERIAK!

2026/01/30

Inauteriak gainean ditugu eta Zarauzko Udalak jada aurkeztu du jai hautarako prestaturiko egitaraua. Otsailaren 13tik 15era beste hainbat udalerri bezala, Zarautz kolorez, mozorroz eta musikaz beteko da, zarauztar guztiak Inauteri giroan murgilduz.

Inauterien aurkezpenarekin batera, Euskalduna tabernak eta Zarauzko Udalak elkarlanean antolatzen duten Inauterietako kartel lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu da. Bertan, Maialen Azkue Mendez zarauztarraren ‘Koxme ameslari’ proposamena gailendu da eta lehen sariaren 500 euroak eta Zarauzko Inauterien esku-programa eta karteletako irudia izatea eskuratu ditu. Bigarren saria, aldiz, Iñaki Fernandez Iturmendi nafarraren ‘Inauteri garaia’ lanarentzat izan da. Honek, bigarren sariaren 300 euroko saria jaso du.

Inauterietako kartel lehiaketaren epaimahaia Euskalduna Tabernako Eider Garciak, Monica Gutierrezek (Artezaleakeko ordezkaria) eta Marisa Di Santok (Argazkilari Elkarteko ordezkaria) osatu dute.

Honez gain, publikoaren sariari dagokion Euskalduna tabernan bi pertsonentzako afariaren saria ere eman zaio, Facebook bitartez Zarauzko Turismo Bulegoaren profilean bozka gehien jaso dituen proposamenaren egileari, Iñaki Fernandezi.

Kartel lehiaketan parte hartu duten 18 lanak ikusgai izango dira Euskalduna Tabernan otsailaren 15a bitartean.


​​​​​​​

Hona hemen aurtengo Zarauzko Inauterietako egitaraua:

Otsailak 13 – Ostirala

-           18:45 (Musika eskolatik irteera) -> Galtxagorrien jaitsiera.

Otsailak 14 – Larunbata

-           12:00 (Modelo aretoko balkoia) -> Txupinazoa Koxme balearen eskutik.

-           12:30 (Musika Plaza) -> Mozorro lehiaketan parte hartzen duten kuadrillen kalejira*, Mauxitxa txarangarekin. *Aldez aurretik izena eman behar da Turismo Bulegoan.

-           13:00 (Musika Plaza) -> Mozorro-lehiaketaren sari banaketa

- Talde onenari saria: 200 euro bonotan.

- Familia onenari saria: 150 euro bonotan.

- Gazteen saria (<18 urte): 100 euro bonotan.

- Bakarkako saria: 50 euroko bonoa.

         * Bonoak ZUREKIN ostalarien elkarteko taberna eta jatetxeetan gastatzeko izango dira.

-           Ondoren, Mauxitxa txarangak herriko kaleak alaituko ditu.

-           17:00 (Zinema pilotalekua) -> Gazteen topaketa. Lehenengo merienda eta ondoren, Konpartsa ikustera.

-           17:30 (Alde Zaharra) -> Inauterietako VIII. Konpartsa: QUEEN.

-           19:30 (Musika Plaza) -> Dantzaldia Fun&Go taldearekin.

-           21:00 – 00:00 (Zinema pilotalekua) -> Disko-festa: DJ Bon.

-           23:30 (Musika Plaza) -> Dantzaldia Fun&Go taldearekin.

Otsailak 15 – Igandea

-           12:00 (herriko kaleetan zehar) -> Kalejira erraldoi, buruhandi eta Ustekabe txarangarekin.

-           17:00 (Musika Plaza) -> Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna haurrentzat.

-           18:00 (Lege Zaharren enparantza) -> Disko-festa nerabeentzat Xaiborekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010