Eduki publikatzailea

Atzealdea 2025 Udal Egutegia

Twitter

ASTELEHENETIK AURRERA BANATUKO DA 2025EKO UDAL EGUTEGIA

2024/12/13

Zarauzko Udalak 2025eko Udal Egutegia aurkeztu du udaletxeko Pleno Aretoan egindako ekitaldian. Urtero bezala, Zarauzko Argazkizale Elkarteko kideek aurkezturiko argazkiekin osatu da egutegia.

Aurkezpenean izan dira egutegian parte hartu duten Argazkizale Elkarteko argazkilaria eta Leire Arana (EAJ-PNV) Udaleko zinegotzia.

Egutegia astelehenean egongo da eskuragarri Zarauzko Turismo Bulegoan, goizeko 9:30etik aurrera, hauek agortu arte. Pertsona bakoitzak 3 egutegi eskuratu ahal izango ditu eta doakoak izango dira. Bi formatu izango dira, bata mahai gainekoa eta bestea, aldiz, paretakoa. Aurten, egindako egutegi kopurua handitu da, nahi duen orok eskuratzeko aukera izan dezan. Beraz, mahai gaineko formatutik 1.000 egutegi gehiago egitea erabaki da eta, guztira, paretako 6.000 eta mahai gaineko 3.000 egutegi izango dira herritarren artean banatzeko.

Egutegiko argazkilariak

Joan den urteetan bezalaxe, Zarauzko Argazkilari Elkarteko 14 argazkilariren lanak aukeratu dira egutegian, azala, kontrazala eta 12 hilabeteak irudikatzeko. Zarauzko Udaletik kanpoko akats baten ondorioz, argazki bakoitzari dagozkion argazkilarien izen batzuk ez dira zuzenak.

Hona hemen zerrenda zuzena:

Azala -> Aitor Juaristi.
Urtarrila -> Marisa di Santo.
Otsaila -> Isabel Agirretxe.
Martxoa -> Celina Gorostizagoitia.
Apirila -> Arbil Iciar.
Maiatza -> Jokin Izar.
Ekaina -> Cristina Pedrosa.
Uztaila -> Lorentxo Portularrume.
Abuztua -> Jon Atxutegi.
Iraila -> Patricia Schaan.
Urria -> Alberto Zarobe.
Azaroa -> Unai Aizpurua.
Abendua -> Luis Epelde.
Kontrazala -> Iñigo Rico.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010