Eduki publikatzailea

Atzealdea 2025 Udal aurrekontuak ekarpenak

Twitter

200 EKARPENETIK GORA JASO DITU UDALAK 2025EKO AURREKONTUAK OSATZEKO PROZESU PARTEHARTZAILEAREN BAITAN

2024/11/07

Zarauzko Udal gobernuak urrian zehar gauzatu du 2025eko Udal aurrekontuen baitan antolaturiko parte hartze prozesua. Azken urteetan gauzatu den ekimen honen baitan, herritarrek datorren urteko Udal aurrekontuetarako euren ekarpenak egiteko aukera izaten dute.

Ekarpenak hainbat bidetatik egiteko aukera izan da: web orriaren bitartez, emailez, kaleetan jarritako buzoien bidez edota herrian auzoz-auzo egindako bileretan.

Esan bezala, prozesuaren baitan zazpi bilera gauzatu dira bizilagunekin, non, Udal aurrekontuen inguruko oinarrizko informazioa emateaz gain, aurrez aurre herritarren beharren eta kezken inguruan hitz egiteko aukera izan den.

Guztira, bileretan, eta ekarpena helarazteko gainontzeko bideen bitartez, 200 ekarpenetik gora jaso dira. Orain, banan-banan aztertuko dira jasotakoak eta datorren urteko Udal aurrekontuetan edo aurreragokoetan txertatu daitezkeen baloratuko da.

“Herritar asko gerturatu dira urrian zehar auzoz-auzo egin ditugun bileretara eta prozesua oso aberasgarria izan da”, jakinarazi du Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Partaidetza zinegotziak. “Ekarpenak jasotzeaz harago, herritarren kezkak aurrez-aurre entzuteko eta hausnarketak partekatzeko aukera ematen digu urteroko bilera erronda honek eta benetan pozgarria da herritarrek Udalaren egunerokoan interesa adierazten dutela ikustea. Eskertzekoa da gure herria hobetzen jarraitzeko erakusten duten borondatea eta konpromisoa”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010