Eduki publikatzailea

Atzealdea 2024 TAO txartela

Twitter

ABIAN DA TAO TXARTELA BERRITZEKO PROZESUA

2024/01/17

Datozen egunetan TAO txartelaren erabiltzaileak zerbitzuaren berritzearen inguruko informazioa jasoko dute euren etxebizitzetan. Eskutitz hauetan, erabiltzaile bakoitzak jarraitu beharreko pausuak zehazten dira, eta hiru taldetan banatzen dira:

  • TAO txartelaren ordainketa helbideratua daukaten erabiltzaileek banketxean ordainketaren kargua otsailaren erdialdean pasako zainaren abisua jasoko dute eta, ondoren, apirilaren erdialdean TAO zerbitzuko txartel berria etxera bidaliko zaie. 2024rako txartela berritu nahi ez dutenek, otsailaren 10a baino lehen TAO bulegoan adierazi beharko dute.
  • Txartelaren ordainketa helbideratu gabe daukaten erabiltzaileek errezibo bat jasoko dute ordainketa egiteko kontu zenbakia eta jarraitu beharreko pausuak zehazten. Behin ordainketa egin ondoren (martxoaren 25a baino lehen), frogagiria TAOren bulegora ekarri edo EMAIL, WHATSAPP edota TELEGRAM bidez bidali ondoren, bulegoan bertan jasoko dute 2024ko TAO txartel berria.
  • Batzuek, aldiz, gutuna jasoko dute esanez ez zaiela txartela berritzen, TAO ordenantzako baldintzaren bat betetzen ez dutelako. Kasu hauetan, TAOren bulegora joan beharko da egon daitekeen arazoa konpontzeko.

TAO txartela berritzeko prozesua martxoaren 25a bitartean egongo da irekita. Gomendagarria da, gestioa ahalik eta modu eroso eta azkarrenean egiteko, TAO txartelaren ordainketa helbideratua izatea, modu honetan, TAO txartela berritzeko garaia iristen den bakoitzean, zuzenean etxean jasoko du erabiltzaileak txartel berria.

TAO txartelaren berritzearen inguruko edozein zalantza argitzeko, jarri kontaktuan mesedez Zarauzko TAO bulegoarekin:

ZARAUZKO TAO BULEGOA
Urdaneta kalea, 5
943 83 22 63 / 627 45 25 00 (Whatsapp edo Telegram)
taoberriketa.zarautz@gertek.eus
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera 9:00 – 13:00 eta 16:00 – 19:00
Larunbata 9:00 – 13:00

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010