Eduki publikatzailea

Atzealdea 2024 Aurrekontu partehartzaileak

Twitter

MARTXAN DA 2024 URTEKO UDAL AURREKONTUAK LANTZEKO PROZESU PARTE HARTZAILEA

2023/09/29

Zarauzko Udalak, azken urteetan egin duen bezala, 2024 urteko udal aurrekontuak lantzeko prozesu parte hartzailea jarri du martxan. Aurten, guztira, zazpi bilera deitu ditu herriko auzo ezberdinetan, bizilagunen beharrak ezagutu eta euren proposamenak jasotzeko asmoz.
 
Leire Arana (EAJ-PNV) Partaidetza zinegotziak, prozesu honen garrantzia azpimarratu du: “Aurten ere aurrez-aurreko bilerak antolatu ditugu, herritarrei Udalaren egoera ekonomikoaren berri eman eta 2024 urterako eskuartean ditugun proiektu nagusienak azaltzeko. Guretzat oso garrantzitsua da zarauztarrek dituzten proposamen eta iritziak entzun eta jasotzea, eta auzoz auzo bilerak egiteko formatuak aukera ematen digu, baita ere, auzo bakoitzeko beharrak banaka ezagutzeko”.
 
Hori horrela, hauek dira herrian zehar egingo diren bileren datak:
 
Urriak 3:  Zelai Ondo, Aritzbatalde, Mitxelena eta Salberdin. 18:30ean Aritzbatalde Kiroldegiko 8.aretoan (sarrera Araba kaletik). 
Urriak 5: Azken Portu eta Santa Klara. 18:30ean Santa Klarako elizan.
Urriak 10: Itxasmendi. 18:30ean Itxasmendiko Auzo Elkartean.
Urriak 17: Urteta. 20:00etan Urtetako Elkartean.
Urriak 19: Vista Alegre eta Hiruerreketa. 18:30ean Vista Alegreko Auzo Elkartean.
Urriak 24: Iñurritza, Mendilauta eta Talaimendi. 18:30ean Iñurritzako Auzo Elkartean.
Urriak 25: Alde Zaharra. 18:30ean Portuetxeko Pleno Aretoan.

 

Era berean, bilera hauetara joateko aukerarik ez duten baina aurrekontuen eta proiektuen inguruan euren proposamenak helarazi nahi dituzten herritarrentzat, hainbat postontzi jarri dira herrian zehar ondoko puntuetan: Vista Alegre auzo elkartean, Etxezabala eta Portuetxen, Sanz Enean, Udal Euskaltegian, Azken Portuko Kristau Biltokian, Aritzbatalde kiroldegian eta, azkenik, Iñurritzako auzo elkartean. Honez gain, proposamenak telematikoki ere egin ahal izango dira, partehartu@zarautz.eus  helbidera mezua bidaliz. Postontzietan eta telematikoki  proposamenak egiteko aukera urriaren 1etik 31ra bitartean egongo da zabalik.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010