Eduki publikatzailea

Atzealdea 2022 Zarautz Modan parte hartzea

Twitter

2022KO ZARAUTZ MODAN DESFILEAN PARTE HARTZEKO EPEA IREKITA DENDENTZAT

2022/06/29

Abuztuaren 6ean Zarautz Modan desfilea ospatuko da. Lehengo urtean Torreoian egin ondoren, aurten, beste behin, Malekoira itzuliko da desfilea.

Parte hartu nahi duten dendek mezu elektroniko bat bidali beharko dute gatc@zarautz.eus helbidera, dendaren izena, helbidea, telefonoa eta sektorea adieraziz, uztailaren 11 baino lehen.

Ekitaldian zehar, bideoak eta argazkiak aterako dira eta, ekitaldiaren ondoren, parte hartu duten dendei emango zaizkie erabil ditzaten.

Ekitaldiaren kostuaren gehiengoa Udalak hartuko du bere gain, baita Murkilek ere, Eusko Jaurlaritzak elkarteari kostuaren zati bat ordaintzeko emandako laguntza bati esker. Aurten, establezimenduek ere lagundu beharko dute, Murkileko kideek 100 eurorekin eta kideek ez direnak 150 eurorekin.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010