Eduki publikatzailea
Atzealdea 2022 Kultur eskaintza
ZARAUZKO UDALAK URTE BERRIRAKO KULTUR ESKAINTZA AURKEZTU DU


2021/12/28
Zarauzko Udalak 2022. urtearen lehen seihilekoan izango duen kultur eskaintza aurkeztu du. Guztira 41 ekitaldi antolatu dira artearen diziplina ezberdinetakoak: arte plastikoak, literatura, musika, dantza, bertsolaritza eta antzerkia.
Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultura zinegotziak adierazi duenez “berehala datorkigun 2022 urtearen lehen sei hilabeteetarako Kultura departamentuak egitarau anitz eta zabala prestatu du, zarauztarrok kulturaren arlo guztietako ikuskizun eta ekitaldiez gozatzeko”.
Helduen antzerkien arloan lau izango dira eta gaiak ikuspuntu ezberdinetatik landuko dira, eta beraz, antzerki soziala edo umorea egongo dira besteak beste. Kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartzen dituen Winona & Grace lana ikusteko aukera izango da.
• Urtarrilak 14 - ALTSASU (La dramática errante)
• Otsailak 4 - LEHENDAKARIGAIA (Txalo Produkzioak)
• Martxoak 18 - ANTONIA (Javier Liñera y ékoma teatro)
• Apirilak 1 - WINONA & GRACE (Khea Ziater)
Bertsolaritzari lotutako ikuskizun bat programatu da, Lankuk ekoitzitako eRRe. Aldarri bat bertsoz. Bertan lau gaztek, tartean Aner Peritz zarauztarrak, haien lehen lana ondu dute. “Erre ditzagun kategoriak bata bestea erre beharrean” da proposatzen dutena.
• Martxoak 25 – eRRe. Aldarri bat bertsoz (Lanku)
Familientzako sei ikuskizun antolatu dira. Berezitasunen artean, lehenengoa, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako Baby Esferic izeneko ikuskizuna da, zeinek bi emanaldi egingo diren egun berdinean, aforo mugatukoak izango baitira. Eta bigarrena, 7Burbujas konpainiaren Burbuja doble ikuskizuna izango da, clown-a eta burbuilak uztartzen dituen ikuskizuna. Honez gain, Gluglu konpainiaren Perez Sagutxoa, Marie de Jongh-en Ikimilikiliklik ikuskizuna, Markeliñeren Ganbara edota Ene Kantaken Liluragarria bezalako konpainia kontsagratuen lanak ikusteko aukera ere izango da. Ikuskizun hauek guztiak adin tarte ezberdinei erantzuteko helburuarekin hautatu dira.
• Urtarrilak 30 - LILURAGARRIA (Ene Kantak)
• Otsailak 20 - IKIMILIKILIKLIK (Marie de Jongh)
• Martxoak 27 - BURBUJA DOBLE (7Burbujas)
• Apirilak 3 - BABY ESFERIC (Alboon teatre)
• Apirilak 24 - GANBARA (Markeliñe)
• Maiatzak 15 - PEREZ XAGUTXOA (Glu-Glu Produkzioak)
Musika arloan lau kontzertu antolatu dira uda bitartean Modelo Aretoan. Hasi berri zein esperientzia zabaleko proposamenak eskainiko dira, guztiak gure ingurukoak, eta atentzio berezia jarriz zarauztarrek egindako proposamenei. Keia eta Serge taldeak otsailaren 18aan eskainiko dute kontzertua, eta Sofa taldea maiatzaren 6ean izango da Modelo Aretoan, Madeleine talde donostiarrarekin batera. AMAK taldeaz edo Jon Maiaren Kantu bat gara diskoaren aurkezpenaz gozatzeko abagunea ere izango da 2022an.
• Otsailak 18 - KEIA + SERGE
• Maiatzak 5 - SOFA + MADELEINE
• Ekainak 3 - AMAK
• Ekainak 10 – JON MAIA: KANTU BAT GARA
Dantzari dagokionez bi proposamen dakarkigu. Lehena, Kukai eta Ttantaka konpainiek elkarlanean, Joseba Sarrionaindiaren poesian oinarritutako, Hnuy Illa proposamena urtarrilaren 28an. Apirilaren 29an aldiz, Amaia Elizaran tolosarraren Arima bakarkako lana eskainiko da, non Liam Ó Maonlaí musikari irlandarrarekin elkarbanatuko duen oholtza.
• Urtarrilak 28 - HNUY ILLA (Kukai Dantza Konpainia)
• Apirilak 29 – ARIMA (Amaia Elizaran + Liam Ó Maonlaí)
Arte plastikoei dagokionez, hiruna erakusketa egongo dira ikusgai Torre Luzean eta Sanz Enean. Torre Luzean Ane Ajuria, Argazki bilera eta Argazkizale elkartearekin batera elkarlanean antolatutakoa, eta Sanz Enean, berriz, Argazki mostra, Corrado Masacci eta Argazki bilera.
• Urtarrilak 16 arte - Nazioarteko Argazki Mostra (Sanz Enea)
• Otsailak 3 martxoak 6 - Xakelaren metamorfosia Corrado Masacci (Sanz Enea)
• Urtarrilak 16 arte - Ane Ajuria (Torre Luzea)
• Apirilak 12 maiatzak 22 - Argazki bilera (Torre Luzea)
• Apirilak 12 maiatzak 29 - Argazki bilera (Sanz Enea)
• Ekainak 2 uztailak 3 - Bilboko Arte Ederretako Fakultateko ikasleen lanak. (Sanz Enea)
Literaturan murgilduta, Miriam Mendozarekin Irakurketa txokoaren bost saio eskainiko dira Sanz Enean, hilabetean behin maiatza arte, bai eta tertuliak hiru hizkuntzatan: euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Euskarazko solasaldiaren dinamizatzailea Gorka Arrese izango da eta Pako Aristi, Nerea Loiola, Harkaitz Cano, Joxean Agirre eta Eider Rodrigezen libururen inguruan ariko dira. Gaztelerazko dinamizatzailea Amaia Garcia da eta Benito Pérez Galdos, Tatiana Tibuleac, Jenny Erpenbeck, Juan Marsé eta Pierre Lemaitreren liburuen gainean jardungo dute. Azkenik, Ingelesezko bi tertuliak Olwen Mears-ek gidatuko ditu, Penelope Fitzgerald eta F. Scott Fitzgerald-en lanez arituko dira.
• Euskarazkoak
o Urtarrilak 27 - Rosa itzuli da (Pako Aristi)
o Otsailak 24 - Epizentroa (Nerea Loiola)
o Martxoak 24 - Fakirraren ahotsa (Harkaitz Cano)
o Apirilak 28 - Adiskide bat nuen (Joxean Agirre)
o Maiatzak 26 - Eraikuntzarako materiala (Eider Rodriguez)
• Gaztelerazkoak
o Urtarrilak 13 eta 20 - Tristana (Benito Pérez Galdós)
o Otsailak 3 eta 17 - El verano que mi madre tuvo los ojos verdes (Tatiana Tibuleac)
o Martxoak 10 eta 17 - Yo voy, tú vas, él va (Jenny Erpenbeck)
o Apirilak 7 eta 21 - Últimas tardes con Teresa (Juan Marsé)
o Maiatzak 12 eta 19 - Los colores del incendio (Pierre Lemaitre)
• Ingelesez
o Martxoak 31 - The bookshop (Penelope Fitzgerald)
o Ekainak 9 - The Great Gatsby (F. Scott Fitzgerald)
Sarrerak eta segurtasun neurriak
Ekitaldi hauetarako sarrerak pixkanaka jarriko dira salmentan. Hasiera honetan urtarrileko eta otsaileko ekitaldietarako sarrerak jarriko dira salgai, eta honi jarraituz, bi hilabeteka jarriko dira eskuragarri. Sarrerak dagoeneko salgai daude Modeloko leihatilan eta online plataforman.
Momentu oro, COVID19aren ondorioz indarrean dauden neurriak errespetatuko dira ekitaldi guztietan, eta horrek aldaketak eragin litzake programazioan, aforoan... 47/2021 Dekretuak indarrean jarraitzen duen bitartean COVID Ziurtagiri digitala eskatzen jarraituko da ekitaldi guztietara sartu ahal izateko.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010