Eduki publikatzailea

15.000 euroko dirulaguntza Salvamento Maritimo Humanitarioari

Twitter

15.000 EUROKO DIRULAGUNTZA SALVAMENTO MARITIMO HUMANITARIO ERAKUNDEARI

2020/11/24

Zarauzko Udalak diru partida bat izaten du munduan barrena gertatzen diren larrialditarako.

Larrialdi batzuk ustekabekoak izaten dira, adibidez Ertamerika astintzen ari diren hurakanak, edota COVID-19aren agerpena.

Badira ordea, azken urteetan errepikatzen diren katastrofe humanitario latzak, zoritxarrez etenik ez dutenak. Horietako bat da Europara iristen saiatzen itsasoan bizitza galtzen dutenen hainbat eta hainbat pertsonena.

Krisi humanitarioa ez da eten.  Nazio Batuen erakunde den OIMren arabera (Migrazioen Nazioarteko Erakundeak) azken urteotan Mediterraneoan bizitza galdu dutenen kopuruak urtez-urte behera egin badu ere, aurten, 2020an, dagoeneko 700dik gora dira bertan desagertu direnak.

Patxi Elola (PSE-EE) Kooperazio zinegotziaren esanetan: "Ikaragarria da gertatzen ari dena, jendea hiltzen ari da gu bizi garen lekura iristeko, gu bizi garen bezala bizi ahal izateko. Guzti honek konponbide bat behar du, gure eskuetan ez dagoena, baina guk zerbait egin dezakegu, eta egoera salatzeaz gain gure hondar alea jar dezakegu itsasoan itotzetik bizitzak salbatzeko.

Eta hori egiten dute hemen ondoan ditudan SMHko kideak bizitzak salbatu: Aita Mari Untziari esker. Hain xinple esanda eta hain zaila egiteko.

Eta guri Zarauzko herriari dagokigu, kasu honetan udalaren bitartez, beraiek zeregin hori egin ahal izateko laguntza ematea, eta horregatik gaude gaur hemen. Are gehiago Salvamento Marítimo Humanitario Zarauzko elkartea dela kontuan izanda.

Aurten 15.000 euroko dirulaguntza emango zaie" amaitu de Elolak.

Zarauzko dualak SMHrie emandako dirulaguntzak

2015 urtea:  2.500 euro

2018 urtea:  21.000 euro

2019 urtea    7.700 euro

2020 urtea:  15.000 euro

Berarekin batera Salvamento Maritimoko bi ordezkari egon dira: Iñigo Gutierrez eta Nerea Machado.

Beraien esperientziak eta bizipenak kontatu dituzte. Machadoren ustez "bizitzak salbatzen ditugu baina horretaz aparte, itsasoan gertatzen ari dena azaldu nahi dugu. Bertan inor ez badago, inork ez daki zer gertatzen ari den. Bertan bizi den egoera erakutsi nahi diogu gizarteari".

Gutierrezen esanetan: "Hasieratik eman digun laguntza eskertu nahi diogu Zarauzko Udalari. Duela 5 urte DYAko anbulantzia zahar batekin eta ur motor batekin irten ginen.Partikularrek eta instituzioek emandako laguntzari esker iritsi gara oraingo egoerara. Itsasoan bizi ditugun esperientziak oso gogorrak izan dira, denetarik ikusi dugu. Itsasoan bertan, Aita Mari itsasontzi batek duen balioaz konturatzen zara. Ehunka bizi salbatu ditugu itsasoan. Kontuan izan behar da gainera, Europara iritsi nahi duten 3 txalupetatik, bat bakarrik iristen dela. Salbatua izan ala ez, fortuna hutsa da. Baimen guztiak ditugu eta aste honetan bertan itsasora bueltatzeko helburua daukagu" amaitu du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010