Eduki publikatzailea
MARTXOAREN 6AN OSPATUKO DA SALBERDINEKO 139 ETXEBIZITZA TASATUEN ZOZKETA
2024/02/09
Izen emate eta eskaeren azterketa prozesua amaitu ondoren, aste honetan argitaratu berri dira Salberdineko R10, R11, R12 eta R13 partzeletan eraikiko diren 139 etxebizitza tasatuen zozketetan parte hartuko duten eskatzaileen behin betiko zerrendak.
Azaroan ireki zen izen emateko epea eta bi prozesu desberdintzen dira bere baitan. Alde batetik, R10, R11 eta R13 partzeletako Erregimen Bereziko 94 Etxebizitza Tasatu eta, bestetik, R12 partzelako Erregimen Orokorreko 45 Etxebizitza Tasatu.
Behin betiko zerrendak argitaratu ondoren, Udalak promozioaren sustatzaileari helarazi dizkio eskatzaileen zerrenda hauek eta datorren martxoaren 6an ospatuko dira etxebizitza hauek herritarrei esleitzeko zozketak. Guztira 825 eskatzaile daude erregimen bereziko prozeduran eta 763 eskatzaile, aldiz, erregimen orokorreko prozeduran.
Modelo Aretoan ospatuko da ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldia, aretoan bertan jarraitua ahal izango da edo, hala nahiago bada, streaming bidez ere jarraitzeko aukera izango da.
Zozketaren data gerturatu ahala, eskaera bakoitzak izango duen ausazko zenbakia eta zozketaren inguruko informazio gehigarria jakinaraziko dira.
Informazio gehiago eskuratzeko, Etxebizitza Bulegoarekin kontaktuan jarri.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010