Eduki publikatzailea

Atzealdea 112 SOS Deiak APP

Twitter

ZARAUZKO UDALAK 112 SOS DEIAK APLIKAZIOA ERABILTZEKO GOMENDIOA EGITEN DU

2023/05/15

Azken urteetan, Parekidetasun departamentutik EraStop aplikazioaren erabilera sustatu du indarkeria matxista erasoei aurre egiteko. Ordutik, 112 SOS Deiak aplikazioak eraso hauei erantzuteko atal berezi bat jarri du. Aplikazio honekin, erasoa jasaten duen edozein herritarri laguntza eskatzea eta lehenbailehen jasotzea erraztu nahi da eta bereziki gune bat dauka emakumeen kontrako indarkeriari buruz.

“Kontuan hartuta 112 SOS DEIAK aplikazioa unibertsala dela eta herritar gehienek ezagutzen dutela, Udaletik aplikazio hau erabiltzeko gomendioa luzatzen dugu. Hori dela eta, EraStop aplikazioa bertan behera utziko dugu eta horren ordez 112 SOS Deiak aplikazioa sustatuko dugu Zarautzen”, adierazi du Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotziak”

Horretarako pegatinak bidaliko dira Zarauzko tabernetara, bertan jar daitezen eta herritarrak gonbidatzen ditugu 112  SOS deiak aplikazioa mugikorrean deskargatzera.  Ondorengo funtzioak ditu:

-    112ra telefono-deiaren bitartez (GPS posizioa hartuko du), eta aukera hau posiblea ez bada, ahots gabeko sarbidearen bitartez.
-    Larrialdia pertsonalizatu ahal izango duzu.
-    Alerta geolokalizatuak bidaltzen ditu.
-    Bide Segurua funtzioa du.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010