Eduki publikatzailea

Atzealdea "Nordiko" etxeko xehetasun azterketa

"Nordiko" etxeko xehetasun azterketa

Informazio orokorra

2018ko martxoaren 26an egindako bilkuran, Zarauzko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen hasierako onespena ematea, baldintzekin, Mendibeltz bidea 7 (Villa Nordico) partzelan sotoa eraikitzeko xehetasun azterketa (19-1 area OD Talaimendi); Jose-María-Marcos Olaizola jaunak abiarazi du espediente hori.

Espedientea jendaurrean egongo da 20 egunetako epean, iragarki honen azken publikazioa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo prentsan egiten denetik kontatuta, interesa duen orok bidezko deritzon alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Espedientea Udaletxeko Herritarraren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egongo da ikusgai bulego orduetan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010