Eduki publikatzailea
Atzealdea

'Lamiak eta lloronak' Zarautzen

Twitter

‘LAMIAK ETA LLORONAK’, ZARAUZKO KULTUR ANIZTASUNAREN ERAKUSLEIHOA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/06/12

COVID-19ak sortutako Pandemiaren ondorioz, Zarauzko Udalak aurten ezin izan du “Zarauztik Mundura” herriko kultur aniztasuna aldarrikatzen duen jaia ospatu. Festa hau Zarauzko kultura ezberdinen erakusleihoa izan ohi da, eta, aurten ezin izan denez antolatu, Udalak beste ekimen bat antolatu du, Zarauzko ikastetxeek parte hartzen duten “Ongi Etorri Eskolara” programaren baitan: ‘Lamiak eta Lloronak’ erakusketa.

Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziaren esanetan: “Inoiz baino gehiago, immigrazioak aberastu egiten gaituela aldarrikatu beharra dago, ez bakarrik ekonomikoki, baita herri bezala ere. Hala, Etxezabalako erakusleihoa Zarautz herri anitza denaren isla izango da ekainaren 15etik 21era bitartean ikusgai egongo den Lamiak eta Lloronak erakusketari esker”. 

‘Lamiak eta Lloronak’ erakusketako artelanak Zarauzko margolarien eta jatorria beste herrialde batean duten bizilagunen arteko elkarrizketa dira. ARTEZALEAK elkarteko eta SKAPA Jai Batzordeko artistak, erakusketa honetan aurkituko diren pertsonaia mitologikoak birsortzeko, bizilagunek beraien jatorrizko herrialdeetako kulturaren parte diren kondaira eta mitologiei buruz esandakoan oinarritu dira. Horrela, Kolonbia, Euskal Herria, Kuba, Georgia, Sahara eta Errumaniako kondairak jaso dira artelanetan. “Elkarrizketa hau, modu sinboliko batean, udalerria osatzen duten kulturen arteko trukearen, ezagutzaren eta aitortzaren adibidea da, eta elkarbizitzarako zubiak sortzeko eta aniztasun kulturala balioesteko helburua du” azpimarratu du Zorrozuak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010