Eduki publikatzailea

Atzealdea +60 Adinekoen astearen aurkezpena

Twitter

URRIKO LEHEN ASTEAN OSPATUKO ZARAUTZEN +60 ADINEKOEN ASTEA

2023/09/21

Urriaren 1etik 7ra +60 Adinekoen Astea ospatuko da Zarautzen. Zarauzko adinekoak aktibo izaten eta euren artean erlazionatzen jarraitu dezaten sustatzea da ekimen honen helburua.
“Adinekoen mahaia osatzen dugun elkarte eta erakundeek aste osoko egitarau zabal bat prestatu dugu eta Zarazko adinekoak animatu nahi ditugu antolaturiko ekimenetan parte hartzera”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak.

Aurten, urriaren 1ean emango zaio hasiera +60 asteari, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean hain zuzen ere, eta 7 eguneko egitaraua antolatu dute Zarauzko Adinekoen Mahaia osatzen duten elkarteak: AFAGI, ZARAUTZ HERRI ZAINTZAILEA, UDABERRI JUBILATU ELKARTEA, IÑURRITZA JUBILATU ELKARTEA, SANTA ANA EGOITZA, MARIA ETXETXIKI EGUNEKO ZENTROA, KOSTAN ELKARTEA, DUINTASUNA ELKARTEA, NAGUSILAN, DYA eta ZARAUZKO UDALA.

+60 Adinekoen Asteko ekimenetan parte hartzea sustatzeko, ekitaldietan parte hartzen duten pertsonen artean zozketa bat egingo da azken eguneko dantzaldian zehar eta hainbat sari desberdin banatuko dira.

EGITARAUA ->

URRIAK 1, igandea (Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna):
-    11:00-14:00 Elkarteen erakusketa > Lege Zaharren Enparantzan.
o    Pertsona Nagusien Nazioarteko adierazpena irakurriko da, Adinekoen Mahaiko kideek egindako bideoaren ikustaldia egingo da eta animazioa ere izango da (jolasak, klown, panel parte-hartzaileak...)

URRIAK 2, astelehena:
-    9:30 Ibilaldia¡ gidatua Mollarrira eta ondoren hamaiketakoa Iñurritza elkartean -> Hasiera kiroldegian.
-    16:00 Mus, Tute eta Seiko txapelketa -> Iñurritzan eta Udaberrin
o    * Izena eman behar da Iñurritza edo Udaberri jubilatuen elkarteetan.

URRIAK 3, asteartea:
-    10:30-12:00 Kafe Solasaldia (gaztelaniaz), Luis Arcosekin “La sabiduría de la vida” -> Udaberrin.
-    16:00 Mus, Tute eta Seiko txapelketen finalak -> Udaberrin.
-    18:30 Hitzaldia Fatima Arangurenen (Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria) eskutik, “Adineko pertsonen ongizaterako baliabideak” -> Antoniano aretoan.

URRIAK 4, asteazkena:
-    10:00-12:00 Bolo, toka, pin-pon, igela eta petanka txapelketa -> Zelai Ondon.
-    16:45-17:45 Aire zabaleko kirol parkeak -> Parrokiko parkean hasita
o    * Izena eman behar da Iñurritza edo Udaberri jubilatuen elkarteetan.

URRIAK 5, osteguna:
-    11:00-12:00 Bingoa Maria Etxetxikiko eta eguneko zentroko erabiltzaileentzat -> Frontoi txikian.
-    20:00 Tutum Platz bakarrizketa Jon Plazaolaren eskutik -> Modelo Aretoan.
o    * Gonbidapenak Modeloko takilan, 19:00etan.

URRIAK 6, ostirala:
-    10:30-12:00 Bizikletaz Adinik Ez: bi irteera -> Malekoian.
-    11:00 Udaberri abesbatzaren emanaldiak -> Santa Anan, Maria Etxetxikin eta Lege Zaharren Enparantzan.
-    18:00 Hitzaldia Felix Zubiaren eskutik, “Adineko pertsonentzako osasun aholkuak” -> Antoniano Aretoan.

URRIAK 7, larunbata:
-    11:45 Soinketa Santa Anako egoiliarrentzat -> Arrosategi parkean.
-    18:00-20:00 Dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta zozketa – Frontoi Txikian.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010