EH Bildu
TALDEARI BURUZ:
Zarautz ezkerretik eraikitzeko ametsa duen kultura politiko ezberdineko herritarrez osatutako taldea gara. Zarautzen alde lan egiteko grina dugu.
Zerbitzu publikoak indartuz, ekonomia sozialean oinarritutako eredua bultzatuz, Euskal Herriaren eskubide politiko, kultural eta linguistikoen defentsa transmitituz, balore feministetan oinarritutako praktika politikoak eginez eta bakegintzan irekitako bidean sakonduz nahi dugu lan egin.
Ingurumenarekiko hurbilagoa den Zarautz bat eraiki nahi dugu, bertako eremu naturalen kontserbazio eraginkorra sustatuz, eta etorkizuneko erronkei modu jasangarri batean erantzunez.
Pertsonen eskubide eta beharrak erdigunean jarri nahi ditugu, herritar bakoitza erdigunean jarri eta Zarautz hobeago bat egin. Zarauztar guztion artean egiten dugu herria, eta gure xedea bakoitzak bere bizi proiektua bertan egin ahal izango duen herria eraikitzea da. Bakoitzak norbanako bezala, bizitza duin bat izateko, baina komunitatea osatzen duen eta elkar zaintzen duen herria garela kontzientzia izanez.
Horretarako herritar ahaldunduak behar ditugu, aurrera begiratu eta parte hartuko duten herritarrak. Horregatik dugu beharrezkoa, komunitateen artean sareak jostea. Herri bat, bakarra, milaka bizipenez aberastua, ehunka korapiloz josia, ahots ezberdinez eraikia. Herri bat, izandakotik edango duena baina, izan nahi duen horretara begiratzen duena. Herri bat, herri kontakizun propio batetik abiatuko dena, urteetako legatua bere eginaz baina, etorkizuna denen artean eraikiko duena.
SAREAN:
Twitter: twitter.com/EHBilduZarautz
Facebook: www.facebook.com/ehbildu.zarautz.1
Instragram: www.instagram.com/ehbilduzarautz/
HARREMANETARAKO:
Posta elektronikoa: zarautz@ehbildu.eus edo ehbildu@zarautz.eus
Telefonoa: 607265214
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010