Publicador de contenidos
Atrás Ludoteka ikasturte hasiera
GAUR EMANGO DIO HASIERA ZARAUZKO LUDOTXO LUDOTEKAK IKASTURTE BERRIARI


15/09/2026
Zarauzko Udalak herriko haurrei zuzendutako Ludoteka zerbitzuaren ikasturte berria aurkeztu du. Ludotekaren helburu nagusia haurrei euskaraz jolasteko, sormena lantzeko, festa giroan gozatzeko, lagun berriak egiteko eta jolastuz ikasteko aukera eskaintzea da. Horrela, jolasaren eta aisialdiaren bidez, haurren arteko harremanak eta euskararen erabilera sustatzeko topagunea izan nahi du.
Zarauzko Ludoteka 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago, bi adin-tartetan banatuta: 4-8 urte (astelehenetik ostiralera 16:45etik 19:30era) eta 9-12 urte (larunbat eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara).
Zarauzko Udalak herriko haurrak Ludotekara gerturatzera eta elkarrekin jolastera gonbidatzen ditu.
Informazio gehiago nahi duten familiek honako telefonora deitu dezakete 675716290.

Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010

