Publicador de contenidos
Atrás Kuadrilla Eguna 2025
URRIAREN 18AN OSPATUKO DA AURTENGO KUADRILLA EGUNA


09/10/2025
Urriaren 18an, larunbatean, aurtengo Kuadrilla Eguna ospatuko da Zarautzen. Urtero bezala, sekulako giroa izango da egun guztian zehar herriko txoko ezberdinetan.
Egitaraua hiru gunetan banatuta egongo da eta, aurreko urteetan izandako eskaerak kontuan hartuta, helduek Salbideko zein Lege Zaharren enparantzako puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute.
Honela, Kuadrilla Eguna Vista Alegreko goitibeheren jaitsierarekin hasiko da, 11:30ean, eta, hortik aurrera, egun guztia iraungo duen programa zabala izango da, momentu oro musikaz girotua. Besteak beste, Iratzar Erromeriaren emanaldia Musika plazan, 21:30ean, eta Xiberoots talde zuberoarraren kontzertua, Munoa plazan, 23:30ean, izango dira.
Ohikoa den bezala, Kuadrilla bazkaria ere izango da Musika plazan. Bazkarirako tiketak 8 euroan salgai izango dira bihar, urriak 10, Musika plazan bertan, 19:00etan.
“Eskerrak eman nahi dizkiet kuadrilla eguna antolatzen lagundu duten Txipristin eta Bugi Bugi elkarteei eta Ludotxo Ludoteka eta Haize Orratz Gaztelekuko begiraleei”, eskertu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Bestalde, eskerrak eman nahi dizkiet ere Kuadrillen Eguneko aktibitate desberdinetarako musutruk laguntza eskaini diguten herriko enpresei”.

Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010

