Publicador de contenidos
Atrás Irakurketa txokoa
Irakurketa txokoa

Información
Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere, irakurzaletasuna bultzatzeko garran-tzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu.
Gomendioak:
- Lehendabiziko saioetan haurrarekin batera eseri, ipuinak gusturago entzungo ditu eta.
- Aspertzen eta aztoratzen hasten denean, joateko ordua da. Gainontzeko entzuleek eskertuko dute.
- Saioa hasi aurretik, komunera joatea komeni da.
- Saioa hasita badago ezingo da sartu.
- Haurrak ez badu gelditzeko gogorik, ez behartu. Urtean zehar saio gehiago izango dira berriro saiatzeko.
- Telefonoak isilean jarri behar dira
- Plazak mugatuak dira, saioko 40. Saioak 17:30etatik 18:30tara izango dira baina bertara sartu ahal izateko gonbidapena, Haur Liburutegian 16:00etatik aurrera jaso ahal izango da.
Irakurketa Txokoaren datak hauexek dituzue:
- 2025-01-15
- 2025-02-12
- 2025-03-12
- 2025-04-09
- 2025-05-14
Descargas
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010