Publicador de contenidos
Atrás

Entradas a casco urbano

Entradas a casco urbano

Información

Sarbide kontrola

Zarauzko udalerriko erdigunean ibilgailuen matrikulak irakurtzen dituen sistema bat jarri da, sarbideen kontrol berria dela-eta. Sistema horren bidez, baimena duten ibilgailuei bakarrik utziko zaie erdigunean sartzen. 

Horrek esan nahi du udalerriko erdigunean sartzeko baimena eskatu behar dela, kale horiek sarbide kontrolatua baitute.

Sarrerak:

  • Herrikobarra (Herrikobarra eta Iturribide bidegurutzean, Herrikobarratik sartzeko)
  • Zigordia (Zigordia eta Salegi bidegurutzean, Zigordiatik sartzeko)
  • Zigordia-San Frantzisko (Zigordia eta San Frantzisko bidegurutzean, Zigordiatik sartzeko)
  • Santa Marina (Santa Marina kaletik sartzeko)

Irteerak:

  • San Frantzisko (San Frantzisko kaletik irteteko)
  • Herrikobarra (Herrikobarratik irteteko)

Zarauzko Udaltzaingoak kudeatuko ditu sarbide-baimenak. Sisteman sartuko ditu bertako bizilagun, minusbaliatu, garaje-erabiltzaile, bertako jardueretan zamalanak egiten dituztenen eta abarren matrikulak, baldin horretarako baldintzak betetzen badituzte, eta bakoitzari bere sarrera-irteerak baimendu eta ordutegi baldintzak jarriko dizkio.

 

Zerbikat lotura:

Alde zaharreko sarbidea


Visor de contenido web

Más utilizados

  • Emergencias
    112
  • Policía Municipal
    943 005 115
  • Información Municipal
    943 005 100
    Información Municipal desde Zarautz
    010