Haurren eta Nerabeen eskubideen nazioarteko eguna Zarautzen
IGANDEAN HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATUKO DA ZARAUTZEN


15/11/2023
Azaroaren 20an Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, egun hau aldarrikatzeko, igande honetan herriko haur eta nerabeentzat hainbat ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Udalak, Gaztelekuko eta Ludotekako hezitzaileekin elkarlanean. Urtero, jardunaldi hau gai bati lotuta doa eta aurtengoa, haur eta nerabeentzat gune seguruak izatearen ingurukoa izango da eta, honela, igande honetarako eskainitako ekitaldiak hala izango dira, gune seguruak.
Haurrentzat (4-12 urte bitartean) zirku tailerra izango da, 17:00etatik 19:00etara Salbideko parkean. Euria egingo balu, ekitaldi hau Aritzbatalde pilotalekura lekualdatuko litzake.
Nerabeentzat (12-18 urte bitartean) aldiz, puzgarriak izango dira 16:30ean eta Ginkana jolasa egingo da 17:00etatik 19:00etara. Bi ekimen hauek Lege Zaharren enparantzan izango dira (Gaztelekuan euria egingo balu).
Más utilizados
- Emergencias112
- Policía Municipal943 005 115
- Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010