Publicador de contenidos
Atrás Haur eta Nerabeen eguna 2022
HAUR ETA NERABEEN ESKUBIDEEN ALDARRIKAPENA EGINGO DA LARUNBAT HONETAN ZARAUTZEN


16/11/2022
Larunbat honetan, azaroaren 19an, Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna ospatuko da. Zarauzko Udalak aurten ere bat egin nahi du egun honetan egiten den aldarrikapenarekin eta egitarau berezia antolatu du herriko gaztetxoentzat.
“Haur eta nerabeen eskubideen artean jolasteko eta euren denbora librea kudeatzeko eskubidea da bereizgarrienetako bat eta hori sustatu nahi dugu larunbat honetan antolatu ditugun ekitaldiekin”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Jolasak haur eta nerabeen eguneroko bizitzan ezinbestekoa izan beharko lukeen aspektu bat da eta hauen heziketan daukan garrantzia ukaezina da, norbanakoen garapenean, baita besteekin daukaten erlazionatzeko gaitasunean ere”.
Honela, larunbat arratsaldean Udaleko Gazteria departamentuak hainbat ekitaldi antolatu ditu egun honen baitan. Bi gune izango dira, lehenengoa Ludotxo ludotekan (Iturribide kalea, 24-26) haurrentzat (4-12 urte bitartean) eta, bestetik, Gaztelekuan nerabeentzat (12-18 urte bitartean). Ludotekan 17:00etan eskulan tailerra (4-8 urte bitartean) izango da eta 18:30ean, aldiz, Oka erraldoian (9-12 urte bitartean) jolasteko aukera egongo da. Bi ekimen hauen artean partehartzaileek txokolatada goxoaz gozatzeko aukera izango dute haurrek. Bestalde, Gaztelekuan, arratsaldean zehar puzgarriak izango dira eta 17:30ean Galdera jolasa egingo da.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010


