Publicador de contenidos
Atrás GRAL eta MAL lanen aurkezpenak
UDALAK BEKATUTAKO ZARAUTZI BURUZKO GRADU ETA MASTER AMAIERAKO LANAK JENDAURREAN AURKEZTU DIRA


20/02/2026
Zarauzko Udaleko Gazteria departamentuak Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak (GRAL) eta Master Amaierako Lanak (MAL) laguntzeko bekak eman ditu. Horien asmoa, unibertsitateko ikasketak egiten ari diren gazte zarauztarrek ikasturte amaierako lanetan Zarautzi buruzko errealitateak aztertzea sustatzea da.
“Zarauzko gazteak herriko aspektu desberdinak aztertzera animatu nahi ditugu, Zarauzko errealitatera ikuspuntu anitzetatik gerturatzeko. Herriko iragana, oraina eta etorkizuna izan dugu aztergai eta gaurko ekimen honek argi utzi digu asko ikasi dezakegula gure gazteengandik”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Gazteria zinegotziak. “Beka hauen bigarren edizioa izan da hau eta, aurrerantzean ere, Gradu eta Masterretako ikasle zarauztarrei aukera hau ematen jarraitzeko asmoa dugu”.
2026. urtean 7 beka eman dira, 1.000€ lan bakoitzeko eta ostegun honetan Etxezabala eraikineko Pleno Aretoan aurkeztu dira jendaurrean.
Hauek dira beka jaso duten eta aurkeztuko diren lanak:
Libe Aguirre Rodriguez -> Harrera eta helduarorako trantsizioa, gazte tutelatuen emantzipazio prozesua aztertzen, bizitza historia bat.
Andrea Aliria Sorarrain Lertxundi -> Mugarri. Ingurumena zaindu eta hondartzen erregenerazio naturala sustatzeko proiektua.
Maria Ayestaran Granado -> Zarauzko osasun zentroan bakardade sentimendua pairatzen duten 65 urtetik gorako emakumeei zuzendutako osasun hezkuntza programa.
Sarai Bastida Aristondo -> Zarauzko hornidura merkatuaren marketin plana.
Aritz Lazcano Morales -> Zarauzko erroten historia ekonomikoa.
Intza Usandizaga Arruabarrena -> Urrats bat ikasketa-zerbitzura, Lurmare-ren hazia sarean eraikiz.
Elliot Jonah Cooke Azkue -> San Pelaioko autobus intermodal berria.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010

