Publicador de contenidos

Atrás Euskera Plana bilera

Twitter

ZARAUZKO EUSKARA PLANAREN BILERA IREKIAN 30 LAGUNEK HARTU ZUTEN PARTE

14/11/2023

Azaroaren 7ko batzar irekian, Zarauzko Udalaren Euskara Plana osatzeko aurrez egindako parte hartze ekintzetan jasotako iritziak eta Zarauzko datu soziolinguistikoak azaldu ziren herritarrekin egindako bilera irekian. Horrez gain, Udaleko kultur Aniztasun eta Turismo departamentuetako teknikariek parte hartu zuten; hain zuzen, etorkizunean euskararen biziberritzean giltzarri izango diren bi arloen egungo irakurketa egiteko eta erronka nagusiak azaltzeko. Abiapuntu hori kontuan izanda, Zarautz euskararen herria izateko indarguneak eta ahulguneak aztertu ziren.

2023-2027 urteetan indarrean izango den planak honako lau arlo estrategikoak landuko ditu: aisialdi antolatua eta kirola; arlo sozioekonomikoa: ostalaritza, merkataritza eta turismoa; kultur aniztasuna eta integrazioa euskararen bidetik; eta gurasoen arteko erabilera. Hurrengo pausoa plana idatzi eta Osoko Bilkurak onartzea izango da.

Euskara departamentuak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten herritar eta eragile guztioi. Eta dei egiten die herritarrei aurrera begira zabalduko diren ekintzetan parte hartzera.

Bilatuenak

Más utilizados

  • Emergencias
    112
  • Policía Municipal
    943 005 115
  • Información Municipal
    943 005 100
    Información Municipal desde Zarautz
    010