Publicador de contenidos
Atrás Euskaraz ganoraz ikastaroa
EUSKARA HOBETO ERABILTZEKO BALIABIDEAK LANTZEKO HIRU EGUNEKO IKASTAROA ANTOLATU DU ZARAUZKO UDALAK


22/10/2025
Zarauzko Udaleko Euskara departamentuak ‘Euskaraz Ganoraz!’ izeneko ikastaroa antolatu du. Hiru saiotan zehar, Xabier Euzkitzeren gidaritzapean, euskara hobeto erabiltzeko baliabideak landuko dira, betiere modu arin eta jostagarri batean.
Ikastaro hau irakasleentzat, ikasleentzat edo euskara-gaitasuna pixka bat landu nahi duen edozein herritarrentzat izan daiteke lagungarri.
Saioak azaroaren 4, 11 eta 25ean izango dira Etxezabala eraikineko aretoan (Kale Nagusia 29), 18:30etik 20:00etara, eta ez da aurrez izena eman beharko, saiora zuzenean agertzearekin nahikoa izango da.

Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010

