Publicador de contenidos
Atrás Euskara Sustatzeko Ekintza Plana lantzeko bilera
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZA PLANA, BILERA IREKIRAKO DEIALDIA


27/10/2023
Zarauzko Udalean Euskara Sustatzeko Ekintza Plana egiten ari gara, eta, behin onartuta, 2023-2027 urte bitarteko indarraldia izango du. Planaren helburua udalerrian euskararen erabilera sustatzea eta indartzea da. Horretarako, zalantzarik gabe, ezinbestekoa da herritarron nahiz eragileon ikuspegia, iritziak eta ekarpenak bertan jasotzea.
“Maiatzean, sei bilera egin zituen Euskara departamentuak hainbat arlo esanguratsuetan lan egiten duten eragileekin”, adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak. “Bilera horietan aisialdia, kirola, hezkuntza, ostalaritza, merkataritza eta euskalgintza bezalako arloetako 25 lagunek hartu zuten parte. Eta, nork bere arloan, eta egunerokoan, euskara sustatzeko izaten dituen aukerez eta zailtasunez hitz egin zuten; finean, gure herrian euskarak duen egoera aztertu, ondo egindakoak eta hobetzekoak identifikatu eta aurrera begirako lan ildoez aritu ziren”.
Horrez gain, herritarren artean bi galdetegi zabaldu ziren, bata, herritarrontzat oro har, eta bestea, berariaz, gazteei zuzendua. Zorionez, erantzun kopurua bereziki arrakastatsua izan da gazteen artean.
“Jasotako erantzunetan egindako ekarpenek euskararen biziberritzearen alde zarauztarrok dugun sentiberatasuna erakutsi digute. Orain, beraz, elkarrizketa haietako ekarpenak eta herritarren artean egindako inkestetan bildutakoak partekatu nahi ditugu zarauztarrekin. Turismoak eta Immigrazioak euskararen normalizazioan duten eraginaz ere hausnartuko dugu, gaur gaurkoz gure herrian hain garrantzitsu diren bi arlo horiek izan dezaketen eraginaz, hain zuzen ere” gehitu du Euskara zinegotziak.
Horregatik, Udaletik, azaroaren 7an, 19:00etan, Etxezabalako bilera gelan egingo den bilerara gonbidatu nahi zaituztegu. Bileraren helburua datozen urteetan euskararen erabilera sustatzeko lan ildoak adostea izango da. Zenbat eta parte hartze zabalagoa izan, orduan eta biziagoa eta eraginkorragoa izango da planaren eragina.
Bileraren antolaketa errazte aldera, parte hartzea galdetegi hau osatuz email bidez (euskara@zarautz.eus).konfirmatzea eskatu nahi dizuegu.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010