Publicador de contenidos

Atrás Euskara krosa kamiseta

Twitter

EUSKARA, IGANDEKO BIKOTE MISTOEN KROSEKO KAMISETETAN

01/12/2023

Igande honetan Euskararen Eguna ospatuko da eta, aldi berean, Zarautz Kirol Elkarteak antolaturiko 44. Bikote Mistoen Krosa lehiatuko da Zarauzko kaleetan zehar. Zarauzko Udaleko Euskara departamentuak proba honi bere laguntza eskaini nahi izan dio eta bere gain hartu du lasterketa honetan parte hartzaileei banatuko zaizkien kamiseten kostua.

Kamiseten aurrealdean Euskararen Eguneko lelo bat txertatu da, “Hitz egingo al dugu euskaraz?” eta atzealdean, berriz, “Euskara, Europako hizkuntza bizi zaharrena” mezua ageri da. Guztira 1.400 kamiseta egin dira igandeko lasterketan parte hartzen dutenen artean banatzeko eta hauen kostua 4.031,72 eurokoa (BEZ barne) izan da.

“Euskararen Eguna dela aprobetxatuz, Euskara departamentutik gure hizkuntzari ikusgarritasuna eman nahi izan diogu eta, aldi berean, herrian ain errotuta dagoen proba hau lagundu”, azaldu du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziak.

Bilatuenak

Más utilizados

  • Emergencias
    112
  • Policía Municipal
    943 005 115
  • Información Municipal
    943 005 100
    Información Municipal desde Zarautz
    010