Publicador de contenidos
Atrás Euskara ikasi dutenentzat dirulaguntza
EUSKARA IKASTEN / HOBETZEN ARITU DIREN HERRITARRENTZAT DIRULAGUNTZA


23/06/2023
Zarauzko Udalak dirulaguntza emango die 2022-2023 ikasturtean zehar euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin duten zarauztarrei.
HELBURUA
Herritarren %74 elebiduna da Zarautzen eta Udalarentzat oso garrantzitsua da kopuru horri eustea, eta ahal bada gehitzea. Finean, dirulaguntza horien helburu nagusia da elebidunen kopuruak gora egitea.
ONURADUNAK
2022-2023 ikasturtean zehar euskalduntze edo alfabetatze ikastaroak egindako herritarrak.
Betebeharreko baldintzak:
• Zarauzko udalerrian erroldatuta egotea, dirulaguntza xede den ikastaroak irauten duen bitartean.
• Ikastaroko orduen %80 betetzea, gutxienez.
ESKAERAK AURKEZTEA
LEKUA
• Udaletxea (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29): astelehenetik ostiralera 7:30-15:00; ostegunetan, 17:00-19:00.
• Zarauzko Udalaren egoitza elektronikoan.
EPEA
• 2023ko uztaila baino lehen bukatutako ikastaroak: uztailak 5 arte.
• 2023ko uztailetik irailera bitartean egindako ikastaroak: irailak 22 - urriak 5.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010