Publicador de contenidos
Atrás 39 Basarri Bertsopaper Saria
MARTXAN DA 39. BASARRI BERTSOPAPER SARIA


05/05/2023
Martxan da Zarauzko Udalak antolatzen duen Basarri bertsopaper saria. Aurtengoan, bertsogintza saritzeko sariketa honen 39. edizioa lehiatuko da. Aner “Euzkitze” bertsolari zarauztarra izan zen joan den edizioko garailea ‘Zopa hozten ari zaizu’ bertso sortarekin.
Sariketan parte hartzeko lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:
• Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu.
• Gaia librea izango da.
• Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztuko da.
• Parte hartzaileek gehienez bi lan bidali ditzakete.
• Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.
Lanak bidaltzeko epea 2023ko ekainaren 21a bitartean egongo da zabalik eta garailea uztailaren 4an jakinaraziko da. Garaileak, 1.530 euro garbi jasoko ditu eta sari banaketa uztaileko Bertso Astean egingo da.
Hiru lagunek osatuko dute Basarri bertsopaper sariaren. 39. edizioko epaimahaia: Andoni Egañak, Nahikari Gabilondok eta Uxue Alkortak.
Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, kultura@zarautz.eus helbidera bidaliz. Informazio gehiago, udalaren webgunean, kultura@zarautz.eus eta 943 00 51 20 telefono zenbakian.
Sugerencias participa newsletter
Bilatuenak
Más utilizados
-
Emergencias112
-
Policía Municipal943 005 115
-
Información Municipal943 005 100Información Municipal desde Zarautz010