Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten elkarteentzako
Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak egiten dituzten elkarteentzako
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:
- HAZ
20800 ZARAUTZ
Ordutegia:
Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00
INFORMAZIO GEHIAGO GIZARTE ZERBITZUETAN:
Telefonoa: 943 00 51 11Posta elektronikoa: jaranguren@zarautz.eus
Informazioa
NORK ESKA DEZAKE
Irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkartek eskatu ahal izango ditu dirulaguntza hauek; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian garatuko dira.
Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren jarduera sozialek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta ez diren Zarautzen garatzen.
ZENBATEKOA
Aurkeztutako proiektu bakoitzeko dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo ditu 2.500 euro gainditu.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera orria.
- Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren kopia.
- Eskaera egiten duena erakunde eskatzailearen arduraduna ez bada beste persona edo entitate baten izenean administrazioarekin aritzeko baimena.
- Elkarteak dagokion erregistroan egindako inskripzioaren kopia.
- Identifikazio Fiskaleko Kodearen kopia.
- Entitate eskatzailearen estatutuak, aurrez inoiz Udalean aurkeztu ez badira. Aurkeztuta badaude, adierazi egin beharko da zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu ziren, baldin eta prozedura hura bukatu zenetik gehienez bost urte pasatu ez badira.
- Zinpeko aitorpen bateratua.
- Dirulaguntza justifikatzeko garaian: Dirulaguntzaren zuriketa
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010