Web Content Display

Agenda

IZFE Schedule

"Martxan" Ibilbide osasungarriak Urola Kostan

Date Hour
2020/09/1610:00
2020/09/2310:00
2020/09/3010:00
Location
Zarautz

AECC Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Urola Kostako egoitzetatik oinez ibilbide osasungarriak egiteko programa bat jarriko du martxan datorren astetik aurrera. Herritar guztiei irekitako jarduera da eta asteazkenero Zarautzen izango da, goizeko 10etatik aurrera.

Astero ibilbide desberdina egingo da eskualdeko hainbat eremutan, minbizia bezalako gaixotasunak izateko arriskua murrizten laguntzen duten pertsonen artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko. Asteko jarduera honetarako aurreikusitako iraupena ordu eta erdi ingurukoa da.

Doako ekimena da, plaza mugatuekin eta osasunarentzat onuragarria den jarduera horretan hasi nahi duten guztientzat irekia. AECC Minbiziaren aurkako Elkarteak gogorarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatzen diela helduei astean gutxienez 50 minutu ematea ariketa fisiko moderatua egiten.

Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute elkarteak Zarautzen (943 13 32 36) duen telefonoan edo Gipuzkoa@aecc.es helbidera mezu bat bidali.

Informazio gehiago >> www.aecc.es 
 

Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010