Asset Publisher

Back Zuhaitzen Plan Zuzentzailea ekarpenak

Twitter

ZARAUZKO ZUHAITZEN PLAN ZUZENTZAILEA JENDAURREAN JARRI DA HERRITARREN EKARPENAK JASOTZEKO

2022/11/15

Udaleko Lorezaintza saila Zarauzko Zuhaitzen Plan Zuzentzailea lantzen ari da eta, honen baitan, herritarren ekarpenak eta gomendioak jasotzeko prozesua martxan jarri du. Plan zuzentzaile honek honako hiru aspektuak barneratuko ditu:

•    Herriko berdeguneetako esku-hartzeei aplikatu beharreko irizpideak.
•    Lehentasunak erabakiak hartzerakoan.
•    Gida honetan jasoko dira herriko zuhaitzen inbentarioa, zuhaitzen arrisku-azterketak eta berdeguneak kudeatzeko jarraibideak.

Gauzak honela, Udalak ekarpenak jasotzeko epea ireki du. Interesa duen pertsona edo talde orok, azaroaren 30a bitartean, bere proposamenak eta ekarpenak bidali ahalko ditu edo informazioa eskatu ahal izango du herrilan@zarautz.eus helbidean edo 943005108 telefonoan.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010