Asset Publisher

Zarauzko Udalak ostalarien kanpainarekin bat egin du

Twitter

ZARAUZKO UDALAK OSTALARIEN KANPAINAREKIN BAT EGIN DU: “GURE ETORKIZUNA ZUEN ESKU DAGO!”

2020/12/18

Zurekin, Zarauzko ostalarien elkarteak, sentsibilizazio kanpaina bat jarri du abian. Helburua, herritarrak ostalaritzako lokal batera joaten direnean arduraz jokatzearen garrantziaz kontzientziatzea da.

Zurekin elkarteak sortutako kanpaina da, baina Zarauzko ostalaritza osoari irekia dago.

Zarauzko Udalak kanpaina honekin bat egin du. Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak adierazi duenez, "ostalaritza sektorea bultzatzen jarraitzen dugu eta kanpaina hau oso beharrezkoa iruditzen zaigu atzera pausorik eman behar ez izateko. Ostalaritza berriro ixtea nahi ez badugu, kontsumitzaileok arduraz jokatu behar dugu ".

Kanpainarako, ostalaritza establezimenduetako mahai guztietan jarriko diren kartelak sortu dira. Kartela berdea bada, mahaia desinfektatuta dagoela eta bezeroa eseri daitekeela esan nahiko du. Aitzitik, kartela buelta emanda badago eta gorriz agertzen bada, bezeroak mahaia desinfektatu arte itxaron beharko du.

Kanpainaren bidez, halaber, azpimarratu nahi da eskuak maiz garbitu behar direla, 1,5 metroko distantzia utzi behar dela pertsonen artean eta musukoa uneoro nahitaez erabili behar dela.

Dozenaka kartel banatu dira Zarauzko ostalaritza establezimendu guztietan eta herritarrek arduraz jokatu dezaten espero da.

Zarauzko Udala bat dator Zurekin elkarteak egindako komunikatuarekin:

 

GURE ETORKIZUNA ZUEN ESKU DAGO!

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, Zarauzko ostalariok establezimenduak itxi behar izan genituen 5 astez. Zorionez, eta pandemiaren bilakaerari esker, joan den asteburuan berriro ireki ahal izan genituen ateak.


Gure sektorearentzat oso pozgarria da berriro ere gure bezeroei arreta ematea, baina jakin badakigu egoera ez dela guztiz normalizatu. Guztiok erantzukizunez jokatzen ez badugu, datuek okerrera egin dezakete eta baliteke gure establezimenduak berriro itxi behar izatea. Garrantzitsua da gogoratzea Zarauzko familia asko gure lanetik bizi direla, eta horietako asko oso egoera zailean daudela.


Horregatik, eta gure bezeroek gure taberna eta jatetxeez gozatzen jarrai dezaten, oinarrizko arauak errespetatzea eskatzen dizuegu: erabili maskara beti, errespetatu segurtasun-distantzia eta establezimenduaren edukiera, gehienez 6 lagun elkartu eta eskuak garbitu.

Lanean jarraitu nahi dugu. Arduratsu jokatu!

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010