Asset Publisher

Back Zarauzko Udalak 2021 urteko aurrekontuak

Twitter

ZARAUZKO UDALAK “INOIZKO AURREKONTU SOZIALENAK” ONARTU DITU

2021/01/22

Zarauzko Udalak, urtarrilaren 22an ospatutako ez ohiko udalbatzan, hasierako onespena eman zion 2021.urteko aurrekontuei. Udal Gobernua osatzen duten EAJ-PNV eta PSE-EE taldeen baiezkoa, EHBildu-ren ezezkoa eta Podemos Equo Berdeak taldearen abstentzioa jaso zuten aurrekontuek.

Jesus Arana, EAJ-PNV taldeko bozeramaile eta Zarauzko Udaleko Ekonomia zinegotziaren esanetan, “2021 urteko aurrekontu hauek aurkezteko garaian, COVID-19 pandemiak gure gizartearengan izaten ari den eragina azpimarratu behar dugu. Izan ere, Udal aurrekontuetan eragin zuzena izan du. Besteak beste, diru sarreren partidetan jaitsiera eta giza baliabideetan eta zerbitzuetan gorakada egongo da. Pandemiagatik kaltetutako sektore eta pertsonei diru-laguntza ezohikoak bideratu beharra ere ezinbestekoa izan da”.

Guzti hau kontutan izanik, 36.202.261 euroko Udal aurrekontua aurkeztu da 2021 urterako.

“Gastuen ikuspegitik, COVID-19ak sortutako egoerari aurre egiteko, zerbitzuak indartu beharra aurreikusi dugu, elkarte eta eragileei diru-laguntzak mantenduko dizkiegu, eta gehien kaltetutako sektoreei (merkataritza eta ostalaritza) laguntzeko ezohiko diru laguntzak bideratuko ditugu” azpimarratu du Ekonomia zinegotziak.

Inbertsio handienen artean, Gizarte zerbitzuetara 4.400.498,60 euro, Kulturara 4.242.125,18 euro, Kiroletara  3.089.387,73 euro eta Ingurumenera 1.847.710,21 euro bideratuko dira.

“Herritarrentzat onuragarriak diren proiektuak burutzen jarraituko dugu gainera. Besteak beste, Zarauzko tren geltokiaren proiektua eta azpi pasabidearen obrak urrats garrantzitsuak emango dituzte, Eusko Jaurlaritzak dagoeneko jakinarazi baitu lan hauek esleituko dituela”, adierazi du Aranak.

Gloria Vazquez, PSE-EE taldearen bozeramaile eta Berdintasun eta Ingurumen zinegotziaren ustez, “aurten arreta handiena pandemiak kaltetutako pertsonen egoera hobetzean jartzen dugu: Berdintasun departamenduaren aurrekontua handitu egin dugu, Emakumeen Etxea kudeatzeko hainbat partida ditugu eta partaidetza prozesuan esan nuen bezala, 15.000 euroko partida berri bat egongo da Emakumeen Etxean parte hartzen duten pertsonek proposatutako jarduerak burutzeko”.

“Eraztun Berde Urdinaren proiektua garatzen jarraituko dugu, eta bultzada handia emango diogu Zarauzko ingurumen-politikari. Aurten gauzatu nahi dugun beste proiektu garrantzitsu bat Itxasmendi auzoko Iritako hezegunearen birsorkuntza osatzea da. Proiektua idatzita dago eta 500.000 euro ingurukoa da aurrekontua” gaineratu du Vazquezek.

Honez gain, Ingurumen-partiden baitan, Gloria Vazquezek hartu duen ‘animalien babes eta ongizatea’ ardura berria kudeatzeko bi partida berri gehituko dira, 30.000 euro guztira.

“Nabarmena da aurrekontu hauetan zarauztarrek jasotzen dituzten zerbitzuei eman diegula lehentasuna. Izan ere, gizarte politika arloan, biztanleko 188 euroko inbertsioa aurreikusten dugu, inoizko inbertsio handiena. Zarautz, 2020.urtean, Gizarte Zerbitzuen arloko inbertsioetan bikaintasuna jaso zuen Gipuzkoako udalerri bakarra izan zela gogoratu behar dugu. Inor atzean utzi gabe, pandemia honetatik irteten lagundu nahi duten aurrekontuak aurkezten ditugu. Hori da Udal Gobernu honen helburu nagusia eta horretan dihardugu” burutu du Aranak.

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010