Asset Publisher

Back Zarautzek espazioen aldi baterako erabilera utziko die ikastetxeei

Twitter

ZARAUTZEK ESPAZIOEN ALDI BATERAKO ERABILERA UTZIKO DIE IKASTETXEEI BERMEDUN IKASTURTE BATERAKO

2020/09/11

Zarauzko ehunka ikasleren itzulera desberdina izan da aurreko urteekin alderatuta, COVID-19k eragindako pandemiaren ondorioz. Hori dela eta, eta egon daitezkeen espazio-premiei aurre egiteko, Zarauzko Udalak zenbait udal-espazioren aldi baterako erabilera ikastetxeei uztea erabaki du.

Horrela, Zarauzko Udalak Eudelen (Euskadiko Udalen Elkartea) eskaerari erantzun dio, udalen lankidetza eskatu baitzuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari udal-espazioak lagatzeko, pandemiak eskatzen dituen osasun-baldintzak betetzeko ikasleak birkokatu behar izanez gero.

Zarauzko Udaleko Hezkuntza zinegotzia den Irune Urbietak (EAJ-PNV) dioenez, "Zarauzko ikastetxe guztiekin hitz egin dugu eta ikasturte ezberdin honi ekiteko zituzten beharrak azaldu zizkiguten. Zarauzko Udaletik elkarlanean aritzea ezinbestekoa dela uste dugu ikasturte bati berme osoz aurre egiteko. Une oro harremanetan gaude, eta datozen asteetan berriro elkartuko gara ikastetxe guztiekin, haien beharrak eta unean uneko egoera aztertzen jarraitzeko ".

Zarauzko Udalak eskaini dituen eta ikastetxeen beharren arabera egokiak diren espazioen artean honako hauek daude: Itxasmendiko pista, Astiko kirol-instalazioak, Aritzbatalde kiroldegiko pista, Abendañoko berdegunea, Musika Eskolako jolastoki estalia eta Iñurritzako Maria Etxetxiki udal eraikinaren lehen solairua.

Azpimarratzekoa da Eusko Jaurlaritzak gomendatu duela eskola edo jarduera gehienak kanpoan egiten saiatzea, eta, beraz, Zarauzko ikasleek parke batzuk edo hondartza eta berdeguneak erabili ahal izango dituzte ikaskuntza orduetan.

Era honetan, Zarauzko Udalak zarauztarrei eskatu nahi die egoera berri hau ulertu eta lagun diezaietela eta arduraz jokatzeko eskola-talderen bat eskola-orduetan espazio horiek erabiltzen ari bada.

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010