Asset Publisher
Back

Zarautz Modan 2022 aurkezpena

Twitter

MALEKOIA MODAZ BETEKO DA BESTE BEHIN LARUNBAT HONETAN ZARAUTZ MODAN DESFILEAREKIN

2022/08/03

Larunbat honetan, 21:15ean, Zarauzko Malekoia modaz beteko da bertan ospatuko den Zarautz Modan desfilearekin. Ekitaldi hau Zarauzko Udalaren, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartearen eta Gipuzkoa Modanen arteko elkarlanetik sortu da.

Udako desfile honek bere bostgarren edizioa izango du larunbatean eta, joan den urtean Torreoian ospatu ondoren, aurten beste behin, Malekoira itzuliko da. Bertan, herriko 12 dendak parte hartuko dute euren produktuak erakutsiz.

“Ekitaldi hau Zarauzko merkataritza establezimenduek duten kalitatearen islada da”, adierazi du Leire Arana (EAJ-PNV) jarduneko Turismo eta Merkataritza zinegotziak. “Larunbatean, gure herriaren erakusleiho den Malekoiko pasarelan herriko merkatarien produktu onenak ikusi eta gozatzeko aukera izango dugu”.

Hauek dira aurtengo Zarautz Modan desfilean parte hartuko duten saltokiak:
 
El Atelier Nupcial
Vulcano
Óptica Zarautz
Estética May
Transit
Marta Arribas
Dody´s Mujer
Dody´s Hombre
May Estética
Garmen
Ganbara
Mane


Web Content Display

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010