Asset Publisher

Back Zarautz Modan 2021 Aurkezpena

Twitter

LARUNBAT HONETAN OSPATUKO DA ZARAUTZ MODAN DESFILEA TORREOIAN

2021/08/05

Larunbat honetan, 19:00etan, modarekin hitzordua izango dugu Zarautz Modan desfilearekin. Ekitaldi hau Zarauzko Udalaren, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartea eta Gipuzkoa Modanen arteko elkarlanetik sortu da.

Aurten, udako desfile honen laugarren edizioa izango da, eta herriko leku berezienetako batean gauzatuko da, Zarauzko Torreoian. Bertan, herriko 13 dendak parte hartuko dute euren produktuak erakutsiz.

COVID-19ak sorturiko pandemiaren ondorioz, aurtengo edizioaren aforoa murriztua izango da, baina ekitaldia jarraitzeko aukera egongo da Gipuzkoa Modanen sare sozialen bitartez.

“Zarautz Modan ekitaldia gure herria nabarmentzen duen eta Urola Kosta eskualdean erreferente bilakatzen duen kalitatezko merkataritzaren erakusleihorik onena izango da” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.

Aurtengo Zarautz Modan desfilean parte hartuko duten saltokiak hauek izango dira:

 
El Atelier Nupcial
Vulcano
Óptica Zarautz
Estética May
Orizar Burdindegia
Transit
Neie Ileapaindegia
Nagusia 16
Marta Arribas
Ekogranela
Dody´s Mujer
Dody´s Hombre
Strategia Bicolore

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010