Asset Publisher
Back Zarautz Gipuzkoako azoken sarea proiektuan
ZARAUTZ ‘GIPUZKOAKO AZOKEN SAREA’ PROIEKTUAN PARTE HARTZEN ARI DA


2021/02/05
LANDAOLA elkarteak (Gipuzkoako Landa Garapenerako Elkarteen Federazioa), Eusko Jaurlaritzaren Elika Fundazioaren bidez, Gipuzkoako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gure udal ekonomiaren, kulturaren eta tradizioaren zati garrantzitsu bihurtu diren gure udalerrietako azokak dinamizatu eta bultzatzeko, eta gure baserritarrengandik hurbileko, sasoiko eta produktu osasungarriak lortzeko egitasmoa sustatzen ari da. Horretarako “Gipuzkoako azoken sarea” deritzon proiektua sortu da. Proiektu hau gauzatu ahal izateko hiru aholkulari enpresa kontratatu dira, eta Gipuzkoako 16 herritan burutuko dute lana. Hauen artean, Zarautz.
Leire Aranak (EAJ-PNV), Zarauzko Udaleko Landa Garapeneko zinegotziak, azaldu duenez, “proiektua udalerri bakoitzera egokituko da, herri bakoitzeko azokaren beharretara moldatuz eta azoka osatzen duten eragile ezberdinen partaidetzarekin. Zarautzentzat ikerketa hau giltzarri izango da gure Merkatu Plazako irudi erreala izateko eta etorkizuneko erronkak ezagutzeko. Dinamika hauen bidez azoketako ekintza plana adostuko da Gipuzkoa mailan, eta, guztien artean, ikuspegi orokor bat landuko da, Gipuzkoako azoken sarea lortzeko helburuarekin”.
Zarautzen, EUROGAP aholkulari enpresa dagoeneko hasi da lanean URKOME Landa Garapen Elkartearen eta Zarauzko Udalaren eskutik. Prozesua bi fasetan egingo da: lehenengo fasea Merkatu Plazako kideekin burutu da dagoeneko, urtarrilean zehar antolatu diren bi saiotan, eta, bigarrena, herritarrekin eta herriko eragileekin burutuko da, otsailean zehar.
Zentzu honetan, eta pandemia egoera kontuan izanda, herritarrek prozesuan parte hartzeko bi aukera zabaldu dira, biak telematikoak: lehena, online inkesta bat, eta, bigarrena, dinamika taldeak, online baita ere.
Inkesta betetzeko bi aukera daude: udal web orrialdean, parte hartu atalean dagoen estekan sartuz otsailaren 8tik aurrera, edo, Merkatu Plazako ekoizle eta postuetan paperrean eskuragarri egongo diren inkestak betez.
Bestalde, talde dinamikan parte hartzeko interesa duen herritar orok, mezu bat bidali dezake merkatuplaza@eurogap.es posta elektronikora eta, bertan, dinamiketan telematikoki parte hartzeko informazioa emango zaio.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010