Asset Publisher

Back XLI Erakusleiho lehiaketa sari banaketa

Twitter

TRANSIT DENDAK IRABAZI DU ZARAUZKO GABONETAKO XLI. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

2023/12/20

Gabonak gainean ditugun honetan, urtero bezala, Zarauzko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa egin da gaur eguerdian udaletxeko Batzar Aretoan. Aurten, lehiaketa honen XLI. edizioa ospatu da eta 18 establezimendu izan dira Gabon hauetan euren erakusleihoa apaintzeko erabakia hartu dutenak.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei: “Lehiaketa honetan parte hartzeko prestakuntza lanean izan duzuen ilusioa eskertu nahiko nuke. Ilusioa baita Gabonetako ezaugarri nagusia. Zarauztarrak gonbidatu nahi ditut gure herriko txikizkako merkataritzan erosteko, hauek baitira urte guztian zehar, eta bereziki Gabonetan, Zarauzko kaleak argiz eta kolorez betetzen dituztenak”.

Aurtengo epaimahaiko kideak Leire Arana (Turismo eta Merkataritza zinegotzia), Carmen Agirretxe (Artezaleakeko ordezkaria), Asunción Fernández-Campinún (Murkil elkarteko presidentea) eta Javier Lucas (Javier Lucas dendakoa eta iazko edizioko garailea) izan dira.

Hiru sari banatu dira eta hauek izan dira aurtengo irabazleak:

-    Lehenengo saria (600€ eta garaikurra Turismo Bulegoaren eskutik)

TRANSIT

-    Bigarren saria (300 € eta garaikurra Murkil dendarien elkartearen eskutik):

OPTIKA ZARAUTZ

-    Aipamen berezia (Murkileko Facebookaren bitartez bozka gehien jaso dituen erakusleihoa):

ANA ATELIER

Parte hartu duten establezimenduak: ARI ARKITEKTURA, FRANCESENA SERRAILA DENDA, OPTIKA ZARAUTZ, UNAI GARRASTAZU OPTIKA, JADE, KOBA INTERIORISMO, OLAIZOLA OPTIKA, TRANSIT, PEDROSA, SEGUROS BILBAO, GARMEN, DODY´S, ESTETIKA MASANE, JOSUNE MODA, ANA ATELIER, NEKANE BELARDENDA, SAYALERO eta SOINEAN..

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010