Zarauzko Udalak egurrezko hesiak ezarri ditu Vista Alegre auzoko goiko partean, hain zuzen ere, Vista Alegreko Auzo Elkartearen parean, oinezkoen pasabidea maldan dagoen belargunetik banatzeko.
Guztira, 80 metro hesi jarri dira. Hesiak kanpoaldean irauteko tratamendua jasotako pinu egurrez eginda daude eta Azpiazu Obra eta Zerbitzuak SL enpresa arduratu da hauek ezartzeaz, 3.900 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.
Datozen egunetan, Iñurritzan ere mota honetako beste 100 metro hesi ere jarriko dira