Asset Publisher

Vista Alegreko espaloien konponketaren bigarren fasea

Twitter

UDALAK VISTA ALEGRE AUZOKO ESPALOIEN KONPONKETAREN BIGARREN FASEA AMAITU DU

2021/01/13

Zarauzko Udalak Vista Alegre auzoko espaloiak konpontzeko lanen bigarren fasea burutu du azken egunetan. Iban San Martin  (EAJ-PNV), Obra Txikiak eta Zerbitzu zinegotziak adierazi duenez, “espaloien zoladura oso egoera kaskarrean zegoen, harrizko lauzak denboraren poderioz oso higatuta bait zeuden eta herritarren proposamenak entzun ondoren, hauek konpontzen hasi ginen 2020ean. Urte hasieratik, beste konponketa batzuk ere egin ditugu eta oso gustura gaude emaitzarekin, irisgarritasuna hobetzen laguntzen duelako. Galipot gorria erabilita, aurreko zoladuraren izaera mantenduz, oinezkoen labainketa arriskua ekidin nahi dugu” azaldu du San Martinek.

Udalak, 48.395,74 euro + BEZ-eko inbertsioa egin du Vista Alegreko auzotarren bizi kalitatea hobetzen lagunduko duen obra honetan. Lanak Trabit S.L enpresak gauzatu ditu eta San Martinek adierazi duenez, “Udala iada Vista Alegre auzoko espaloiak konpontzeko hirugarren fasea noiz eta nola burutu lantzen hasia da”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010