Zarauzko auzo guztietako irisgarritasuna bermatzen jarraitzeko helburuarekin, Zarauzko Udalak Vista Alegreko Allemendi kalearen hainbat zatitan barandak ezarri ditu bertako kalearen malda gainditzeko.
Aurrez, auzo honetan beste hainbat egokitzapen lan ere egin dira irisgarritasuna bermatzeko, hala nola, espaloien birmoldaketa eta Aldapetako igogailuen irekiera.
Barandak, Ostolaza Tallerra SL enpresa ari da jartzen eta 15.835,70 euroko (BEZ barne) aurrekontua daukate lan hauek.