Asset Publisher

Back Villa Nuria lizitazioa

Twitter

UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIRAKO OBREN LIZITAZIO PROZESUA IREKI DU UDALAK

2023/01/03

Zarauzko Udalak Udaltzaingoaren egoitza berria bilakatuko den Villa Nuria eraikina egokitzeko lanen lizitazio prozesua martxan jarri du, proiektuak abenduko ohiko saioan Udalbatzarraren onespena jaso ondoren.

“Proiektu honek zerbitzu honen etorkizunean izango duen garapena ahalbidetzeko eta bermatzeko beharrezkoak diren elementuak egoki barneratzen dituela uste dugu”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Herri Segurtasuneko zinegotziak.

Proiektu hau gauzatzeko gehienezko aurrekontua 3.388.882,81 eurokoa (BEZ barne) da eta lanek 64 asteko luzapena izango dute.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010