Asset Publisher

Back Urban Klima aurkezpena inprimakia

Twitter

LIFE IP URBAN KLIMA 2050 PROIEKTUAREN INGURUAN ZALANTZAK EDO EKARPENAK HELARAZTEKO INPRIMAKIA

2025/07/24

Asteazkenean Zarauzko Modelo Aretoan egindako aurkezpenaren ondoren, GIRDER INGENIERÍA S.L.P.U.-k eta WET INGENIARÍA HIDRÁULICA Y MARÍTIMA S.L.-k osaturiko ABEEak (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) martxan jarriko du Zarauzko Malekoian aurreikusten diren ekimenen proiektuaren idazketa.

Atzoko hitzorduan, bertaraturiko zarauztarrek aukera izan zuten bere ekarpen eta zalantzak adierazteko aurkezpenean zehar. Atzo Modelo Aretora joateko aukerarik izan ez bazenu, online inprimaki bat ireki da, nahi duenak bere ikuspuntua adierazteko eta honen inguruko informazioa jasotzeko.

Jarraian aurki daitekeen QR honen bitartez, edota https://forms.cloud.microsoft/e/mvrNfFYtLZ estekaren bitartez, inprimaki batera sarbidea ematen du eta bertan iruzkinak egin ahal izango dira aurrerantzean emango diren pausuen inguruan. Zure emaila utzi ezkero, zalantza eta ekarpenei erantzuna emango zaie eta proiektuaren hurrengo pausuen inguruko informazioa helaraziko zaizue.


​​​​​​​

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010